168. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

57C/2019 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Barañaingo “Luis Morondo” Udal Musika Eskolaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Barañaingo “Luis Morondo” Udal Musika Eskolaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101642012019) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2019ko apirilaren 30ean, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2018ko abenduaren 7an eta zuzendua 2019ko maiatzaren 20an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 21ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia. Izaskun Goñi Razquin.

Barañaingo “Luis Morondo” Udal Musika Eskolaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1908999