168. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

474/2019 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, udal musika eskolentzako dirulaguntzen 2019ko deialdia, apirilaren 8ko 181/2019 Ebazpenaren bidez onetsia eta uztailaren 1eko 395/2019 Ebazpenaren bidez aldatua, ebazten duena. DDBN identifikazioa: 449219.

2019ko ekainaren 7an amaitu zen aipatu deialdian eskaerak aurkezteko epea (deialdia 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17koan) eta ekainaren 12an argitaratu zen Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian (zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan), musika eskola bakoitzari dagokion behin-behineko zenbatekoa, deialdiaren 3. oinarrian ezarritako zenbatekoa banatzearen ondorioz, 6. oinarriak xedatutakoarekin bat. Era berean, musika eskolei 10 egun balioduneko epea eman zitzaien bidezkotzat jotzen zituzten alegazioak aurkezteko, interesdunei entzutea emateko deialdian aurreikusitako tramitea bete zedin.

Alegazioak aurkezteko epea bukaturik eta bakar bat ere aurkeztu ez denez, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, musika eskola bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoari buruz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Udalen musika eskoletarako 2019. urteko dirulaguntzen deialdia, apirilaren 8ko 181/2019 Ebazpenaren bidez onetsia eta uztailaren 1eko 395/2019 Ebazpenaren bidez aldatua, ebaztea.

2. 3.000.000,00 euroko gastua esleitzea, 2019ko aurrekontuko “Musika eskoletarako dirulaguntza” izeneko 420001-42440-4609-322502 partidaren kargura, musika eskolen titularrak diren udal entitateei, ebazpen honen eranskinaren arabera, apirilaren 8ko 181/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta uztailaren 1eko 395/2019 Ebazpenaren bidez aldatu zen 2019ko deialdian ezarritako arauetan aurreikusitakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Administrazio ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

5. Ebazpen hau eta eranskina Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Arte Ikasketen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 5ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

ERANSKINA

Udal musika eskolentzako dirulaguntzak 2019. urterako

181/2019 Ebazpena, apirilaren 8koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana.

Musika eskolei dirulaguntzak banatzeko behin-behineko proposamena. 2019

IFZ

ENTITATE TITULARRA

DEIALDIAREN 5. ATALAK
EZARRIRIKO MUGAK

2019KO DIRULAGUNTZAK

EKARPENA

UDALA

2018. URTEA

AURREK. %33

ESKOLA

2019. URTEA

ZENBATEKOA

EUROAK GUZTIRA

1. ORDAINKETA

EUROTAN

2. ORDAINKETA

EUROTAN

P3100600J

Ablitasko Udala

54.287,44

38.856,22

23.160,36

11.580,18

11.580,18

G31213598

Altsasuko Udalaren Musika Patronatua

193.000,00

123.825,89

36.700,99

18.350,50

18.350,49

P3132500D

Antsoaingo Udala

117.309,04

92.252,87

56.009,64

28.004,82

28.004,82

P3101900C

Agoizko Musika Eskolako Patronatua

46.182,83

47.856,60

22.011,43

11.005,72

11.005,71

G31282619

Artaxoako Udalaren Musika Patronatua

40.916,30

30.690,00

15.514,85

7.757,43

7.757,42

P3104200E

Azagrako Udala

85.984,07

54.631,08

34.534,43

17.267,22

17.267,21

P3138600F

Barañaingo Udala

361.000,00

318.912,00

220.181,46

110.090,73

110.090,73

G31255037

Berako Udalaren “Isidoro Fagoaga” Musika Patronatua

178.747,43

105.040,46

51.809,80

25.904,90

25.904,90

P3190300H

Berriozarko Udala

188.607,77

122.166,20

58.464,13

29.232,07

29.232,06

P3105702I

Buñuelgo Udalaren Musika Patronatua

12.790,07

13.676,19

8.419,90

4.209,95

4.209,95

G31115744

Burlatako eta Atarrabiako Udalen Musika Patronatua

440.929,11

308.265,73

179.122,07

89.561,04

89.561,03

G31279342

Zarrakazteluko Udalaren Musika Patronatua

18.180,41

17.523,00

8.270,31

4.135,16

4.135,15

V31794910

Castejongo Musika Eskola erakunde autonomoa

126.800,00

63.550,32

31.756,29

15.878,15

15.878,14

P3107100D

Cintruenigoko Udala

41.430,71

61.626,18

41.430,71

20.715,36

20.715,35

P3107600C

Corellako Udala

63.021,71

44.402,41

34.277,99

17.139,00

17.138,99

G31500358

Doneztebeko Udalaren Musika Patronatua

27.000,12

26.063,40

12.693,97

6.346,99

6.346,98

P3108500D

Eguesibarko Udala

301.422,54

211.695,00

97.299,05

48.649,53

48.649,52

P3105000H

Baztango Udala

90.400,55

67.864,50

32.974,40

16.487,20

16.487,20

P3109600A

Lizarrako Udala

177.016,77

132.821,70

57.229,71

28.614,86

28.614,85

G31255128

Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua

33.000,00

46.381,50

26.293,64

13.146,82

13.146,82

P3174900E

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea

15.521,18

18.148,68

14.446,33

7.223,17

7.223,16

P3110500J

Fontellasko Udala

21.486,26

21.467,16

15.343,89

7.671,95

7.671,94

P3111300D

Garinoaingo Udala

19.384,16

35.011,27

19.384,16

9.692,08

9.692,08

G31226624

Garraldako “Orreaga” Musika Eskolako Patronatua

161.498,00

171.600,00

150.925,33

75.462,67

75.462,66

G31208101

Uharteko Udalaren Musika Patronatua

130.000,00

96.680,10

65.361,68

32.680,84

32.680,84

P3190400F

Irurtzungo Udala

31.652,72

42.269,49

28.785,82

14.392,91

14.392,91

P3113700C

Lakuntzako Udala

48.784,24

39.534,00

26.721,05

13.360,53

13.360,52

P3155300A

Lekunberriko Udala

174.904,23

163.999,89

91.280,78

45.640,39

45.640,39

P3115100D

Leringo Udala

12.703,54

14.625,60

6.026,43

3.013,22

3.013,21

P3115200B

Lesakako Udala

76.434,14

48.510,00

20.707,84

10.353,92

10.353,92

P3115600C

Lodosako Udala

73.363,93

52.481,55

20.259,06

10.129,53

10.129,53

G31255177

Irunberriko Udalaren Musika Patronatua

52.348,93

36.277,99

15.514,85

7.757,43

7.757,42

P3157869C

Martzillako Udalaren Musika Patronatua

110.441,33

81.124,23

71.889,74

35.944,87

35.944,87

P3116900F

Milagroko Udala

69.297,48

58.080,00

58.080,00

29.040,00

29.040,00

P3117600A

Murchanteko Udala

39.041,91

35.450,25

33.722,36

16.861,18

16.861,18

P3102300E

Mutiloako Udala

161.342,50

158.400,00

95.963,97

47.981,99

47.981,98

P3108801F

Noaingo Udalaren Musika Patronatua

321.984,61

221.653,68

90.826,94

45.413,47

45.413,47

P3118901B

Olaztiko Udalaren Musika Patronatua

20.000,00

13.054,80

4.722,84

2.361,42

2.361,42

P3119100J

Erriberriko Udala

177.085,06

119.765,36

54.091,37

27.045,69

27.045,68

P3190800G

Orkoiengo Udala

179.985,27

115.881,52

79.265,60

39.632,80

39.632,80

P3120100G

Iruñeko Udala

1.680.891,43

672.081,63

371.841,85

185.920,93

185.920,92

G31279086

Azkoiengo Udalaren Musika Patronatua

141.000,00

95.337,00

62.011,60

31.005,80

31.005,80

P3120601D

Garesko Udalaren Musika Sustatzeko Patronatua

37.752,79

44.267,85

37.752,79

18.876,40

18.876,39

G31667918

Ribaforadako Udalaren Musika Patronatua

42.788,48

55.014,43

42.788,48

21.394,24

21.394,24

G31368020

Erronkariko Udalaren Musika Patronatua

8.712,65

20.790,00

6.368,35

3.184,18

3.184,17

P3121501E

San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoa

88.310,25

71.072,10

46.937,37

23.468,69

23.468,68

G31272172

Zangozako Udalaren Musika Patronatua

171.893,24

153.458,65

99.258,10

49.629,05

49.629,05

P3122700B

Tafallako Udala

282.899,20

184.206,00

113.618,95

56.809,48

56.809,47

P3123200B

Tuterako Udala

598.577,02

296.027,27

105.013,73

52.506,87

52.506,86

G31462682

Alesbesko Udalaren Musika Patronatua

19.800,00

31.511,04

19.800,00

9.900,00

9.900,00

G31471873

Zizur Nagusiko Udalaren Musika Patronatua

283.417,19

170.887,50

83.133,63

41.566,82

41.566,81

Guztira

7.851.328,61

5.266.770,29

3.000.000,02

1.500.000,15

1.499.999,87

Iragarkiaren kodea: F1910559