168. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

471/2019 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, nazioartekotzeko zerbitzuen kontratazio espezializaturako dirulaguntzak emateko deialdia (2019-2020) onesten duena. DDBN identifikazioa: 469474.

Nafarroako III. Nazioartekotze Planak (PIN III) ezartzen du zein den 2017-2020 aldian erabili behar den estrategia Nafarroako enpresek nazioartean duten posizionamendua hobetzeko.

Plana gauzatzeko, Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak emateko deialdiak egin ditu azken garaiotan, nazioartekotzeko prozesuaren fase desberdinetan enpresek dituzten beharretara bideratuta.

Frogatu da horietako batzuk, bereziki, baliagarriak izan direla Nafarroako enpresa txiki eta ertainen esportazioak sustatzeko, nazioartekotzeko zerbitzu espezializatuen kontrataziorako dirulaguntzak eta Nafarroako enpresak kanpoan ezartzekoak, adibidez.

2019-2020 aldiko deialdiaren jomuga merkatu batean nolabaiteko presentzia duten enpresak dira, bai eta, berritasun gisa, beren fakturazioaren %15 gutxienez esportatzen duten eta merkatu berrietan sartzeko asmoa duten enpresak ere; hobekien definitutako nazioartekotze proiektuak lehenesten ditu deialdiak, eta, halaber, komunitatearentzat onuragarriagoak direnak, berdintasunarekin eta kalitateko enpleguarekin konpromiso handiagoa dutelako.

Oinarri hauei jarraikiz emanen diren dirulaguntzak Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatuta daude, Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez, %50eko tasarekin.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2019-2020 aldirako dirulaguntzen deialdia onestea.

2. Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak onestea, ebazpen honen 1. eranskinean jasotzen direnak.

3. 450.000 euroko gastua baimentzea:

  • 225.000 euro 2020ko gastuen aurrekontuan 2019ko gastuen aurrekontuko partida honen baliokide den partidaren kargura: “Kanpo sustapenerako ekintzak enpresetarako. EGF 2014-2020 Programa Eragilea” izeneko 810003-81430-4709-431302 partida (PEP elementua: E-14/000078-03).
  • 225.000 euro 2021eko gastuen aurrekontuan 2019ko gastuen aurrekontuko partida honen baliokide den partidaren kargura: “Kanpo sustapenerako ekintzak enpresetarako. EGF 2014-2020 Programa Eragilea” izeneko 810003-81430-4709-431302 partida (PEP elementua: E-14/000078-03).

4. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta navarra.es webgunean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Deialdi honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 2an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak. Nazioartekotzeko zerbitzu espezializatuen kontrataziorako eta nazioartekoturik dauden enpresa txiki
eta ertainen ezarpenerako dirulaguntzak

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da dirulaguntza batzuk arautzea, enpresak nazioartekotzen laguntzeko zerbitzu espezializatuen kontrataziorako, eta atzerriko merkatuetan ezartzeko; horien helburua da sendotutako enpresa ertain eta txiki esportatzaileen nazioartekotzea bultzatzea, eta laguntzea xede-merkatuetan dituzten zailtasunei aurre egiten eta atzerrian ezarriz haien lehiakortasuna areagotzen, amaierako xede batekin: Nafarroako esportazioak handitzea eta Foru Komunitatean enplegua sortzea.

Dirulaguntza horiek 2017-2020 aldirako Nafarroako Nazioarteko Planaren 2. ardatzean sartuta daude (“Enpresei laguntzea haien esportazio prozesuetan”), eta bat datoz Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin (S3).

2. oinarria.–Onuradunak.

1. Honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresak izan daitezke onuradunak:

a) Enpresa txiki edo ertaina izatea, Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioko definizioari jarraikiz.

b) Helbide fiskala Nafarroan izatea.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeraren batean ez egotea.

d) Frogatzea azken urtean salmenta bolumenaren %5etik gorako esportazioa izan dutela ekintza plana zer herrialdetarako aurkezten duten, herrialde horretan, edo fakturazioaren %15etik gorako esportazio orokorra dutela.

Enpresak ezarpena baterako gastuetarako laguntza eskatzen badu ez ditu aurreko baldintza horiek bete beharko. Planean zehatz-mehatz azaldu beharko du zergatik ezarri nahi duten atzerrian aurretik jarduerarik izan gabe.

2. Aurreko 1a, 1b eta 1c baldintzak betetzen direla frogatzeko, eskabide orrian jasotzen den erantzukizunpeko adierazpena eginen da. Enpresa eskatzaileek sozietate elkartu edo loturik izanez gero, 1a baldintza frogatzeko, enpresa onuradunaren nahiz sozietate elkartu eta lotuen azken bi ekitaldietako urteko kontu erregistratuak ere aurkeztu beharko dira.

3. 1d baldintza betetzen dela, hau da, esportazioen bolumena salmenten %15etik gorakoa dela, honakoen bidez froga daiteke: Europar Batasunaren barneko eragiketen aitorpen laburtuak, BEZaren aitorpenak, “Sozietateen gaineko zergaren urteko aitorpena” izeneko S90 inprimakia, denak 2018ko ekitaldikoak, edo fakturak. Kasuan kasuko herrialdera fakturazioaren %5etik gora esportatzen dela frogatzeko, 2018ko ekitaldiko fakturak aurkeztu beharko dira, edo zuzenbidean onartutako beste bide bat erabili.

4. Dirulaguntza eskatzeko inprimakia aurkeztearekin batera eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntzak ematen dituen organoari zuzenean lor dezan eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duen egiaztapena, ziurtagiri telematikoen bidez. Dena dela, eskatzaileak berariaz uko egiten ahal dio baimen hori emateari, eta, kasu horretan, aipatutako betebeharrak betetzen dituela adierazten duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

5. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako bete behar dira, eta diruz lagundutako aldian mantendu beharko dira.

6. Deialdi bakoitzean ezarpen bakar bati emanen zaio dirulaguntza.

Ezarpen bererako dirulaguntza eskatzen ahalko da bi deialditan, jarraian, baldin eta biak batera hartuta ez badituzte gainditzen 3. oinarriko 4. puntuan ezarritako mugak eta 20.000 euroko zenbatekoa bi deialdien artean.

Merkatu berean ez da bigarren ezarpenik diruz lagunduko.

Enpresak batek dirulaguntza jaso dezake deialdi batean baino gehiagotan segidan, gehienez ere 4 ezarpenetarako.

3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Diruz lagungarria izanen da zerbitzu espezializatuak kanpoan kontratatzea esportazioei bultzada emateko, dirulaguntza honetara aurkeztutako herrialderako nazioartekotze planarekin lotuta.

2. Ez dira inola ere diruz lagunduko jarduera iraunkorrekin edo aldizkakoekin lotutako zerbitzuak, ez eta enpresaren ohiko kudeaketa gastuekin zerikusia dutenak ere (back office lanak, hala nola, kontabilitatea egitea, zerga aitorpenak, etab.). Diruz lagungarriak dira soilik helburu zehatzak dituzten lan puntualak. Ez dira diruz lagungarriak aurkeztutako memorian zehatz-mehatz definiturik ez dauden gastuak, gastu diruz lagungarriei argi eta garbi ez dagozkienak, edo nazioartekotze programaren helburuak lortzearekin lotura zuzena dutela frogatzen ez dutenak.

3. Zehazki, diruz lagungarriak dira zerbitzu espezializatuak kontratatzeko gastu hauek:

a) Aholkularitza juridikoa: merkataritza, zerga, administrazio eta lan arlokoa.

b) Kontabilitateko eta finantzetako aholkularitza.

c) Negozioko aholkularitza eta nazioarteko marketina.

Hauetan sartzen dira nazioartekotze planarekin lotutako on line eta off line aholkularitzako gastuak, bai eta nazioarteko e-commerce planaren inplementazioa ere.

d) Destinoko herrialdean merkataritzako agentea edo ordezkaria hautatzeko gastuak.

e) Aholkularitza kontratatzea homologazio eta ziurtapenen gaietarako eta patente eta marken erregistrorako:

hauetan sartzen dira patenteak eta markak destinoko herrialdeetako erregistro ofizialetan inskribatzeko tasak, planaren xede den herrialdean nahitaezko homologazioa egiteak dakartzan gastuak, horretarako kreditazioa duten entitateek eginda, kanpoko bezero handientzat egindako ziurtapenak eta aurrekalifikazioak, eta horiek tramitatzeko kanpoko aholkularitzek eragindakoak.

f) Ezarpenerako balizko proiektuen bideragarritasun azterketak.

g) Bidaiak nazioartekotze planaren xedeko herrialdera.

Bidaietarako dirulaguntza jasotzeko, bidaiek lotura zuzena izan behar dute gainerako zerbitzu diruz lagungarriekin. Enpresa batek ezin du laguntza eskatu bidaietarako bakarrik.

Enpresaren ordezkari batek Espainiatik kanpora egindako joan-etorrietako eta ostatu hartzeko (gaua eta gosaria) gastuen %100 diruz lagunduko da, destinoko herrialdeari dagokion bidaiarako dirulaguntza muga izanik, eta gehienez ere hiru bidaia ordainduko dira. Ez dira sartzen otordu eta telefono gastuak, ezta hoteleko ohiz kanpoko gastuak ere. Dietak ez daude sartuta, eta herrialdearen barnean egindako lekualdatzeak baloratuko dira baldin eta bi hiri desberdinen artekoak badira (inola ere ez dira diruz lagunduko taxiak, alokatutako autoak edo auto partikularrak.)

4. Diruz lagungarriak izanen dira, halaber, kanpoan ekoizpen edo merkataritza ezarpenerako proiektuekin lotutako gastu hauek, enpresa onuradunek egindakoak, atzerriko herrialde batean egoitza berri bat irekitzeko, edo atzerriko sozietateak erosteko, baldin eta Nafarroako enpresak partaidetzen gehiengoa badu horietan, non ez dagoen lege agindua inbertsioaren xede den herrialdean:

a) Sozietate baten eraketa-gastuak xedeko herrialdean: eskriturak, lizentziak, baimenak.

b) Lokal baten alokairu-gastuak xedeko herrialdean ezarpenaren lehenbiziko 12 hilabeteetan.

c) Gehienez ere hiru bidaia enpresa nagusiaren eta ezarritakoaren artean ezarpenaren lehenbiziko 12 hilabeteetan, diruz lagungarria izateko oinarri honen 3g atalean adierazitako irizpideekin bat.

Ezarpenaren gastuak diruz lagungarriak izanen dira enpresa nagusiak filialean duen partaidetzaren portzentajean.

5. Diruz lagungarriak izateko, gastuak enpresa onuradunari fakturatu beharko zaizkio, eta berak ordainduak. Zerbitzu espezializatuen kanpoko kontratazioen kasuan, ez dira diruz lagungarriak talde bereko enpresen arteko fakturazioak.

6. Gastu diruz lagungarriak 2019ko irailaren 1etik 2020ko abenduaren 31 bitarte egin eta ordaindu beharko dira.

7. Aholkularitza gastu diruz lagungarrietako bat 12.000 eurotik gorakoa bada (BEZik gabe), onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela; horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu beharko dira eta aukeraturiko eskaintza hautatzeko arrazoiak eman “Hornitzailearen hautaketaren justifikazioa” izeneko inprimakian, laguntzen fitxan dagoen horretan.

Onuradunak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada. Edonola ere, alderdi horiek aipatu inprimakian frogatu beharko dira.

4. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa eta intentsitatea.

GASTUAREN KONTZEPTUA

DIRULAGUNTZA

Bidaiak

Herrialdeari dagokion bidaia-poltsaren zenbateko osoa hartzen duten gastu justifikatuak

Gainerako gastuak

%60

Guztira

20.000 euroko dirulaguntza, gehienez ere, enpresa bakoitzeko

5. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Epe hori deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta hurrengo hilabetean bukatuko da, argitalpen-egunaren hileko egun berean.

2. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren izapideen katalogoko fitxa erabiliz: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/8220/Subvencion-para-la-contratacion-de-servicios-especializados-de-apoyo-a-la-internacionalizacion-2019 (aurrerantzean, laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta aipatutako fitxa erabiliz telematika bidez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, aurkeztutzat jotzen ez direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

3. Laguntza eskaeran adierazi behar da enpresa eskatzaileak baduela gaitutako helbide elektronikoa (GHE) eta harpidetua dagoela Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen elektronikorako prozeduretan.

4. Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da, agiriak bereizita eta behar bezala identifikatuta (zein bere izenarekin), dirulaguntzen fitxan eskura dauden ereduei egokituta:

a) Eskabide telematikoa (1. agiria), barne direla enpresaren datuak, proiektuaren datu orokorrak, dirulaguntzen 2. oinarri arautzailean aipatzen diren gaiei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta dirulaguntza eskaeraren xede diren gastuen aurrekontua.

b) Nazioartekotze plana (2. agiria).

c) Eskaera 3. eta 5. irizpideen arabera (6. oinarria) baloratzea ahalbidetzen duen dokumentazioa (3. irizpidea: kalitateko enplegua sortzeko duen eragina”, eta 5. irizpidea: enpresaren konpromisoa emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin).

d) Dirulaguntza eskatzen duen lege ordezkariaren jarduketa frogatzen duen dokumentazioa, eskaera ez bada norberaren izenean egiten.

e) Zerga Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiriak, eta helbide fiskala Nafarroan duela frogatzen duena ere bai, baldin eta departamentuari ez bazaio baimenik eman hori ziurtatzen duten datuak kontsultatzeko.

f) Ezarpenerako laguntza eskatzen bada: filiala Nazioartekotze Planaren xede den herrialdean eratu izanaren eskriturak (filiala eraturik badago).

g) Esportazio portzentajeak frogatzeko dokumentazioa.

h) Azken bi ekitaldietako urteko kontu erregistratuak, enpresa onuradunarenak nahiz enpresa elkartu eta lotuenak, enpresek enpresa elkartuak eta/edo lotuak baldin badituzte.

5. Baldin eskaerak betetzen ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluan aipatutako baldintzak edo eskaeran bertan jasotako datu ekonomikoak, organo eskudunak entitate interesdunari eskatuko dio gehienez 10 egun balioduneko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Ezin izanen da zuzendu nazioartekotze plana edo 3. eta 5. irizpideak baloratzeko eskatzen diren agiriak ez aurkeztu izana. Ez aurkezteak 0 balorazioa ekarriko du dagokion ataleko puntuazioan.

6. oinarria.–Dirulaguntzak emateko irizpideak.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasuna ezartzeko, oinarri honetan ezarritako balorazio irizpideekin bat.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio handiena eskuratzen duten eskaerei 4. oinarrian ezarritako laguntza-intentsitatea aplikatuko zaie, deialdi honetarako aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua agortu arte.

2. Eskatzaileek lortutako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, 2. irizpidean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da, eta berdinketak iraunez gero, 1. irizpidean lortutako puntuazioaren arabera.

3. Enpresa batek dirulaguntzarako bi eskaera edo gehiago aurkezten baditu merkatu desberdinetarako, eta horietako batean planaren kalitateari dagokionez (oinarri honen bigarren irizpidea) gutxieneko puntuazioa baino handiagoa eskuratzen badu, dirulaguntza baten baino gehiagoren onuraduna izaten ahalko da baldin eta kreditu nahikoa badago gutxieneko puntuaziotik gorakoa eskuratzen duten gainerako eskatzaileei erantzuteko.

4. Proposamenak 100 punturekin baloratuko dira gehienez ere, irizpide hauen arabera:

1. irizpidea.–Jarduketaren xedeko herrialdea, 15 puntu gehienez.

1.1. Hamar puntu bitarte baloratuko da Nazioartekotze Plana PIN 3ko lehentasunezko herrialdeetara eta Nafarroako espezializazioaren S3 estrategiara egokitzea. Puntuak taula honi jarraikiz emanen dira:

HERRIALDEA

SEKTOREA

PIN-EKO LEHENTASUNEZKO HERRIALDEA

PIN-EAN LEHENTASUNEZKOTZAT JOTZEN EZ DEN HERRIALDEA

Herrialderako lehentasunezko sektorea PINaren arabera

10 puntu

Herrialdean PIN lehentasuna ez duen sektorea, baina S3ko lehentasuna duena

8 puntu

6 puntu

S3koa ez den sektorea

6 puntu

0 puntu

Lehentasunezko herrialdeak eta sektoreak Nafarroako Nazioarteko Plana deskargatuz kontsultatu daitezke, ondoko helbide honetan: http://blogpin.navarra.es/pin/ (3. ardatza. Lehentasunezko merkatuak).

1.2. 5 puntu bitarte baloratuko da planaren xedeko herrialdean negozioak egiteko zailtasuna.

XEDE HERRIALDEAK “DOING BUSINESS” RANKINGEAN DUEN POSTUA

PUNTUAZIOA

1etik 37ra (biak barne)

1 puntu

38tik 75era (biak barne)

2 puntu

76tik 112ra (biak barne)

3 puntu

113tik 151ra (biak barne)

4 puntu

152tik 189ra (biak barne)

5 puntu

(http://www.doingbusiness.org/rankings).

2. irizpidea–Dirulaguntza eskaeraren xede diren gastuak hartzen dituen 2019-2020 aldirako Nazioartekotze Planaren kalitatea, 70 puntu gehienez.

Honako azpiirizpide hauen arabera baloratuko da:

Kanpoko analisi estrategikoa

–Xede merkatuaren potentziala (2 puntu gehienez, datuetan oinarritu beharreko analisiaren koherentziaren arabera).

–Xede merkatuaren oztopoak, arriskuak eta zailtasunak. Horiek gainditzeko modua (2 puntu gehienez, analisiaren sakontasunaren arabera).

–Xede merkatuko nitxoaren eta audientziaren deskripzioa (5 puntu gehienez).

–Banaketa-bideak (2 puntu gehienez, analisiaren sakontasunaren arabera).

–Konpetentzia (3 puntu gehienez, analisiaren sakontasunaren bidez erakutsitako ezagutzaren arabera).

14

Barne analisi estrategikoa

–Enpresaren gaitasunak nazioartekoatzeari aurre egiteko: lantaldea, finantza gaitasuna, ekoizpenekoa eta logistikoa (4 puntu).

–Nazioartekotzen den produktuaren edo zerbitzuaren lehiakortasuna.

Honako hauek baloratuko dira:

–Enpresek xede merkaturako hautatutako produktu edo zerbitzuen ezaugarriak eta xede merkatuan dituzten lehiakortasun faktoreak behar bezala deskribatzea (teknologia, diseinua, marka eta prezioa), 4 puntu gehienez.

–Eskaintzak bezeroen beharrak konpetentziak baino hobekiago asetzeko duen gaitasuna (4 puntu gehienez).

12

AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak)

Baloratuko da behar bezala aztertu ote diren enpresak merkatuan dituen indarrak, ahuleziak, mehatxuak eta aukerak. Taldekatzea:

–1,5 puntu behar bezala aztertu den atal bakoitzeko.

–Puntu bat kalitate ertaina duen atal bakoitzeko.

–0,5 puntu axaleko azterketa duen atal bakoitzeko.

6

Planifikazioa

Helburuak. Honako hauek baloratuko dira:

–Noraino diren berariazkoak, neurgarriak, errealistak eta garrantzitsuak (12 puntu gehienez).

–Helburuak zer neurritan diren aurrerapauso bat enpresari diruz lagundutako azken planean aurkeztutakoen aldean, eta noraino bete duten planean aurreikusitakoa(1) (3 puntu gehienez).

15

Destinoko herrialderako ekintzen plan orokorra. Honako hauek baloratuko dira:

–Edukiaren azalpen egokia eta egutegia (5 puntu gehienez).

–Balorazio ekonomikoa (aurrekontua): 3 puntu gehienez.

–Justifikazioa, aurreko puntuan proposatutako helburuak lortzeari begira (7 puntu gehienez).

15

Planaren bideragarritasuna: proiektuaren garapen maila, proposamenari sendotasuna ematen dioten aurrekariak, errentagarritasuna, gauzatzeko gaitasunaren fidagarritasuna eta emaitzak lortzeko segurtasuna.

8

(1) Aurreko deialdietan dirulaguntzarik jaso ez duten enpresek atal honetan jaso dezaketen puntuazioa onuradunei emandako puntuazioen batez bestekoa izanen da.

Memorian behar adinako informaziorik ez agertzeagatik baloratu ezin diren irizpideek ez dute punturik jasoko.

–3. irizpidea.–Nafarroako Foru Komunitatean kalitateko enplegua sortzeko duen eragina.

KONTRATU MUGAGABEA DUTEN PLANTILLAKO PERTSONEN KOPURUAREN IGOERA (LANALDI OSOKOAK)

(2017-2018ko DATUEN ERKAKETA, ABENDUAREN 31N)

PUNTUAK

Pertsona bat edo gutxiago igotzea

2

Bi pertsona igotzea

4

Hiru pertsona baino gehiago igotzea

6

Datu hori frogatzeko, enpresak Nafarroan duen kotizazio kontuaren kodeari dagozkion lan bizitzaren txostenak aurkeztu beharko ditu, 2017ko abendukoak eta 2018ko abendukoak.

4. irizpidea.–Enpresak PIN III-ko talentuaren ardatzarekin duen konpromisoa.

Gehienez 4 punturekin baloratuko dira honako inguruabar hauek:

–Deialdiaren aurreko bi urtean, Talentuaren PIN Bankuan sartutako pertsonak (www.blogpin.navarra.es) kontratatu izana.

–Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko dirulaguntzen azken bi deialdietako onuradunak hartu izana Nafarroako enpresak atzerrian duen filial edo sukurtsal batean aritzeko.

Irizpide hau baloratzeko, laguntza eskaerarekin batera kontratuak aurkeztu beharko dira.

KONTRATATUTAKO EDO PRAKTIKETAKO PERTSONA KOPURUA

PUNTUAK

Pertsona bat

2 puntu

Bi pertsona edo gehiago

4 puntu

5. irizpidea.–Enpresaren konpromisoa emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin, gehienez 5 puntu.

Dirulaguntza eskaera egiteko unean honako hauek aurkeztuz frogatuko da enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa:

–Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako plana, indarrean dagoena.

–Eskuduna den entitate batek berdintasunaren edo kontziliazioaren arloan emandako aitortzak edo bereizgarriak (esate baterako, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioaren “Berdintasuna enpresan” deituriko bereizgarri ofiziala edo NEEZEren “Reconcilia zigilua”, eta abar).

–“Enpresaren ekintzak berdintasunaren alde” izeneko agirian jasotako praktikaren bat gauzatzea, behar bezala frogatzeko moduan. Aipatutako agiria laguntzen fitxan dago eskura.

ENPRESAREN KONPROMISOA BERDINTASUNAREKIN

PUNTUAK

Berdintasunaren aldeko praktikak (puntu bat emanen da praktika bakoitzeko)

3 puntu gehienez

Berdintasun plana, edo bereizgarriak eta aitortzak

5 puntu

Bigarren irizpidean (proposamenaren kalitatea) gutxienez 30 puntura iristen ez diren enpresak ezin izanen dira dirulaguntzen onuradun izan.

9. oinarria.–Diruz lagundutako jarduera justifikatzea.

Entitate sustatzaileak dirulaguntza jasoko duen jarduera justifikatu beharko du honako epe hauetan:

–2020ko ekainaren 30ean, konturako ordainketa justifikatzeko.

–2021eko urtarrilaren 22an, dirulaguntzaren azken justifikazioa egiteko.

Jarduera justifikatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira modu telematikoan, laguntzen fitxaren bidez, bertan adierazitako formatuan eta edukiarekin:

A) Konturako ordainketa justifikatzeko:

–3. agiria. Konturako ordainketaren eskaera.

B) Azken justifikazioa egiteko:

–4. agiria. Azken ordainketaren eskaera. Dirulaguntzaren onuradunak egindako gastu diruz lagungarrien zerrenda ziurtatzen du.

–5. agiria. Fakturak eta ordainagiriak, enpresa onuradunaren izenean eginak.

–6. agiria. Azken justifikazioaren memoria.

–7. agiria. Proiektuaren finantzabideei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, laguntzaren fitxan dagoen ereduaren araberakoa.

–8. agiria. Laguntzen publizitatearen frogagiriak.

–9. agiria. Bidaien ziurtagiriak.

–10. agiria. 12.000 eurotik gorako gastuen kasuan, gastu horiek efizientziaz eta ekonomiaz egin direla egiaztatzen duen agiria, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluak ezarritakoaren arabera.

–11. agiria. Eratutako filiala enpresarena dela frogatzea.

–Ebaluazio inkesta. Online eginen da, elkarteko enpresa bakoitzeko bat, izapideen katalogoan deialdiak duen fitxarako esteka erabiliz.

Laguntzen fitxan ezarritako eredu eta jarraibideen arabera aurkeztuko da eskatutako dokumentazioa.

10. oinarria.–Diruz lagundutako proiektuetan aldaketak egitea.

1. Gehienez ere %20ko konpentsazioak onartzen ahalko dira dirulaguntza emateko ebazpenean aurreikusitako gastu diruz lagungarrien artean, baldin eta proiektuaren helburuak aldatzen ez badira eta diruz lagundutako jardueraren izaera mantentzen bada.

2. Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira, ebazpena aldatzeko eskatzen ahal da, baldin eta:

a) Eskaera egiteko unean aurreikusi ezin ziren eta gerora gertatutako arrazoien ondorioz egin badira aldaketak.

b) Proiektua gauzatzeko epea amaitu baino 3 hilabete lehenago egiten bada eskaera.

11. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta hilabeteko epean, telematikoki aurkeztea dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan arautua, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren araberakoa.

Onuradunak ez badu betetzen gardentasunari buruz informatzeko betebehar hori, ez da ordainduko onartutako dirulaguntza.

b) Diruz lagundutako proiektua egin eta justifikatzea aurreko oinarrian ezarritako moduan.

c) Enpresaren web orrian eta 3. oinarrian aipatzen diren gastu diruz lagunduen euskarrietan aipatzea dirulaguntza hau jaso izana; horretarako, Nafarroako Nazioarteko Planaren (PIN) eta EGEFen logotipoa txertatuko da.

d) Deialdi honetako 12. oinarrian ezarritako betebeharrak.

e) Dirulaguntzei buruzko foru legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2. Aurkeztea laguntzen fitxan eskura dagoen 12. agiria (eraginkortasunaren adierazleen galdetegia: salmenten, esportazioen eta enpleguaren zifrak, 2020ko eta 2021eko ekitaldietakoak) eta horien ziurtagiriak.

3. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezik, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea gal daiteke, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Oinarri honen 2. puntuan adierazitako betebeharra ez betetzeak berekin ekarriko du ordaindutako dirulaguntzaren %10 itzuli beharra.

12. oinarria.–Europar Batasuneko Egiturazko Funtsen kofinantzaketa.

Dirulaguntzek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren %50eko kofinantzaketa jaso dezakete, Nafarroako 2014-2020 aldirako EGEF Programa Eragilearen bidez (“enpresa txiki eta ertainei laguntza ematea nazioartekotzeari buruzko aholkularitza espezializatua izateko” izeneko jarduketa. Lehentasunezko 3. ardatza. 3. helburu tematikoa. 3d. Inbertsio lehentasuna. 3.4.1. berariazko helburua). Dirulaguntzen 14. oinarri arautzailean jasota daude enpresa onuradunen betebeharrak, Europar Batasunaren egitura-funtsen kofinantzaketari dagokionez. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduan eskatzen dena bete beharko dute proiektuek. Horretarako, enpresa onuradunek betebehar hauek izanen dituzte, aurreko oinarrian aurreikusitakoez gain:

a) Onuradunak EGEFen ekarpenaren berri eman beharko du, enpresaren webgunean, ageriko lekuan eta 3 urtez (laguntza ordaintzeko ebazpenaren egunetik hasita), honako esaldi hau paratuz:

“Enpresa honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsak %50ean kofinantzatutako laguntza jaso du, Nafarroako EGEF 2014--2020 Programa Eragilearen bidez”, logotipo hau erantsita:

F1910422_0.pdf

Onuradunak web-orririk ez badu edo korporazioaren web-orria aldatzeko baimenik ez badu, laguntzak kudeatzen dituen organoak emanen dion EGEF logotipoaren eranskailua ikusgai jarri beharko du argi ikusteko moduko toki batean, proiektuak dirauen bitartean gutxienez ere.

Orobat, kofinantzatutako eragiketan sortzen diren agiri, euskarri, publizitate eta baliabide guztiek EGEFen kofinantzaketaren berri ematen dituzten paragrafoak izan beharko dituzte.

b) Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari aurkeztea, dirulaguntzaren amaierako justifikazioan eta hura jaso ondoko bi ekitaldietan, esportazioen eta enpleguaren igoerari buruzko datuak, jakiteko jarduketa kofinantzatuak nola lagundu duen aurreikusitako produktibitate eta emaitzaren adierazleetan.

c) EB 1303/2013 Erregelamenduaren 140. artikuluan ezarritakoarekin bat, eragiketen frogagiriak 3 urtez gorde beharko dituzte, data honetatik hasita: eragiketako gastuen kontuak aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31tik aurrera. Epe hori hasteko data Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak emanen dio.

d) Bere kudeaketa esparruan iruzurraren kontrako neurri eraginkorrak eta proportziozkoak aplikatzea, finantzaketa bikoitza eta agirien faltsutzea ekiditeko.

e) Honako hauek egiten dituzten kontrolen menpe jartzea onartzea, bai eta kontrol horietan laguntzea ere, kasua bada: Nafarroako Gobernua, Ogasuneko Ministerioa, Europako Batzordea edo Nafarroako, Espainiako edo Europar Batasuneko kontroleko eta fiskalizazioko edozein organo.

Halaber onartuko du enpresa sartuko dela Ogasuneko Ministerioaren Europako Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian argitaratuko den zerrenda batean (www.dgfc.sgpg.meh.es), programa eragilea kudeatzeko agintaria den aldetik. Zerrenda horren argitalpenaren helburua da gardentasunez jokatzea EGEF baliabideen aplikazioari eta helburuari dagokienez, EB 1303/2013 Erregelamenduaren 115.2 artikuluan xedatu bezala.

f) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, diruz lagundutako proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez.

13. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

Dirulaguntza osoa bi ekitaldiren kargura ematen da. %50 2020ko gastuen aurrekontuaren kargura eta beste %50a 2021eko gastuen aurrekontuaren kargura.

Dirulaguntzaren ordainketa bitan eginen da:

–Dirulaguntzaren konturako ordainketa: diruz lagundutako proiektuaren aurrekontu osotik, ziurtatutako gastuen ehunekoari dagokion dirulaguntzaren ehunekoa ordainduko da; onartutako zenbatekoaren %50, gehienez ere. Konturako ordainketa justifikatzeko unean ez bada aurrekontuko gastuen %50 bete, justifikatu gabeko zatia kobratzeko eskubidea galduko da; onartutako zenbatekoaren %50, gehienez ere.

–Azken likidazioa: azken frogagiriak aztertuta, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak organo eskudunari igorriko dio azken likidazioaren ebazpenaren proposamena. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak bete direla eta onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen duena. Justifikatutako gastuei dagokien dirulaguntza ordainduko da, konturako ordainketa behin deskontatuta, gehienez ere emandako dirulaguntzaren %50.

Diruz lagundutako proiektuaren aurrekontu osoaren %60 betetzen ez duten enpresek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta, hala badagokio, konturako ordainketa gisa ordaindutakoa itzultzeko eskatuko zaie.

14. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Laguntzen eskaera eta eman beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren izapideen katalogoan dagoen laguntzen fitxaren bidez.

2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak egiteko, entitate sustatzailearen gaitutako helbide elektronikoa baliatuko da, dirulaguntzak eskatzeko inprimakian adierazitakoa.

Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren helbidean (http://notificaciones.060.es) eskuratu daiteke HEGa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

15. oinarria.–Dirulaguntzaren bateraezintasuna.

Deialdi honen dirulaguntzak bateraezinak dira bestelako dirulaguntzekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek edo beste erakunde publiko nahiz pribatuek gastu berberetarako emandakoekin.

16. oinarria.–“De minimis” laguntzak.

Deialdi honetako dirulaguntzak “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamendurako Itunaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, edozein enpresari hiru zerga-ekitaldiko edozein alditan emandako “de minimis” laguntza guztien batura ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.

Horretarako, onuradunek kasuan kasuko zerga-ekitaldian eta aurreko bi zerga-ekitaldietan hartutako bestelako “de minimis” laguntzak aitortu beharko dituzte eskabide-orrian.

17. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak ikusgai paratuko ditu, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) emandako dirulaguntzak, honako datu hauekin: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egozten zaion, onuraduna eta emandako diru kopurua.

Halaber, deialdi honen emaitzak Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko izapideen katalogoaren laguntzen fitxan ere argitaratuko dira.

18. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 2an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1910422