168. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Gayarre Antzokia Udal Fundazioaren
estatutuen aldaketa

Iruñeko Udalbatzak honako erabaki hau hartu zuen 2019ko maiatzaren 2ko Osoko Bilkuran:

PLE 02-MAY-19 (6/CC).

Ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau

ERABAKITZEN DA:

Gayarre Antzokia Udal Fundazioaren estatutuetan honako artikulu hauetako apartatuen moldaketa onestea:

1.–18. artikuluaren 10 apartatuan: “5.000.000 pezeta” zenbatekoa “90.152,00 euro” adierazpenak ordezkatu du.

Apartatuan behin betiko idazketa honela geratu da:

“Ondasun higiezinak eta higigarriak zein material suntsikorrak eta kontsumigarriak Fundazioaren helburuak behar bezala betetzeko edozein prozedura bidez eskuratzea, baita beharrezko gastuak baimentzea ere, betiere kopurua 90.152,00 euro baino gehiagokoa bada”.

2.–18. artikuluaren 14 apartatuan zera erantsi da: “edo Patronatuaren Batzordeko batzordekide batek (...)”.

Apartatuan behin betiko idazketa honela geratu da:

“Fundazioko zuzendari-kudeatzailea izendatzea eta kargutik kentzea, lehendakariak edo Patronatuaren Batzordeko batzordekide batek hala proposatuta”.

3.–19. artikuluaren 4 apartatuan: “5.000.000 pezeta” zenbatekoa “90.152,00 euro” adierazpenak ordezkatu du.

Apartatuan behin betiko idazketa honela geratu da:

“Aurrekontuak barne hartzen dituen gastu arruntak onestea, ondasun higiezinak eta higigarriak zein material suntsikorrak eskuratzea eta kontratuak egitea, gehienez 90.152,00 euro arte”.

4.–19. artikuluaren 11 apartatuan zera erantsi da: “Patronatuaren Batzordeko edozein batzordekidek proposamena egiteko duen eskumena eragotzi gabe”.

Apartatuan behin betiko idazketa honela geratu da:

“Patronatuaren Batzordeari Fundazioko zuzendari-kudeatzailea izendatzeko eta kargutik kentzeko proposatzea, Patronatuaren Batzordeko edozein batzordekidek proposamena egiteko duen eskumena eragotzi gabe”.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1911165