168. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 502.
eta 214. lurzatietan. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, Alkatetzak abuztuaren 19an eman 135/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, Ibarburuko 1. poligonoko 502. eta 214. lurzatietan, Donezteben, Liher Imizcoz Erasun Ingeniero Industrialak idatzitako dokumentaziorekin bat. TUV Rheiland Navarra SAk sustatu du azterketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Donezteben, 2019ko abuztuaren 19an.–Jarduneko alkatea, Leire Ortuoste Garcia.

Iragarkiaren kodea: L1910886