168. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo izateko hamabi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian egindako hirugarren ariketako behin betiko emaitzen aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo izateko hamabi lanpostu oposizioaren bidez betetzeko prozeduran (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 18ko 1395/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia), Itzal Puchol Martínez andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdi horretako hirugarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 55. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko abuztuaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1910942