168. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurretiazko fasea, honako hauek sustatua: SC Aguirre Iriso S., Mozaz Oses P. J., Oses Ruiz M. P. eta Salvador Pascual Fco. J.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin bat, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.

Espedientearen kodea

0001-0225-2019-000007

Instalazioa

Zerri-gizendegia

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2B / 9., 9.1,

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua

9.3.b)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

6.6.b)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

I. eranskina / 1. taldea

Titularra

SC AGUIRRE IRISO S. MOZAZ OSES P. J. OSES RUIZ M. P. ETA SALVADOR PASCUAL FCO. J.

Kokapena

8. poligonoa, 320. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, huso 30N, X: 612.133,000 eta Y: 4.699.368,000

Udalerria

Erriberri

Proiektua

Zerri-gizendegia 4680 bururentzat

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

Baimenen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimenen Bulegoa

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Jendaurrean jarritako dokumentazioa

–Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua

–Ingurumen eraginaren azterketa

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 6an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1910473