168. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

437/2019 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, jantoki baimenduen zerrenda jendaurrean jartzen duena eta eskola-jantokien zerbitzua emateko jarraibideak eta 2019-2020 ikasturterako tarifak eta kuotak onesten dituena.

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du; hartan, honako hauek proposatzen ditu: funtzionamendu-jarraibide batzuk; argitara ateratzea 2019-2020 ikasturterako jantoki baimenduen zerrenda eta ikasturte horretarako baimendutako tarifa eta konpentsazioak, Nafarroako Gobernuaren laguntzak ezartzearren; bai eta hezkuntza zerbitzu horrengatik laguntza duten ikasleek pagatu beharko dituzten gehieneko kuotak ere.

Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan (1993-05-31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) ezarritakoa aplikatzeko gauzatzen da jarduketa hau, agindu horrek garatu egiten baitu Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako jantokien funtzionamendua arautzen duen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan (1991-08-21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) xedatutakoa.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezarritakoaren arabera esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxe publikoen jantokiak baimentzea 2019-2020 ikasturterako. Onuradunak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak dira.

2. 2019-2020 ikasturtean eskola jantokien zerbitzuak izan behar dituen funtzionamendu eta antolaketako jarraibideak onestea (ebazpen honetako II. eranskinean daude). Honetan, ikastetxeetatik informazioa lortzeko beharko diren eranskinen zerrenda ezartzen da.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik ikasturte horretan jaso beharreko laguntzak kalkulatzeko, ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren modulu ekonomikoak hartuko dira aintzat. Bertan adieraziko da, halaber, laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasleek ordaindu beharreko kuota.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxe interesdunetara, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko uztailaren 5ean.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

I. ERANSKINA

2019-2020 IKASTURTERAKO BAIMENDUTAKO JANTOKIAK

Mota eta kudeaketa modalitatea.

ESKUALDEKOAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK

LERRO BEROAN GARRAIATUTAKO JANARIA

ANTSOAIN

Ezkaba HLHIP

BERIAIN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

JAUNTSARATS

Oihanzabal HLHIP

LOS ARCOS

Santa María HLHIP

IRUNBERRI

San Juan HLHIP

MUTILOA

San Pedro HLHIP

NOAIN

San Miguel HLHIP

ORKOIEN

San Miguel HLHIP

Auzalar HLHIP

IRUÑA

Andrés Muñoz Garde HBIP

GARES

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ZANGOZA

Luis Gil HLHIP

TUTERA

Torre Monreal HBIP

VIANA

Ricardo Campano HLHIP eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

ATARRABIA

Lorenzo Goicoa HLHIP

Atargi HLHIP

ZIZUR NAGUSIA

Camino de Santiago HLHIP

Catalina de Foix HLHIP

Erreniega HLHIP

OTORDUAK IKASTETXEAN PRESTATZEN DIRA

AGOITZ

San Miguel HLHIP eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

BERRIOZAR

Mendialdea I HLHIP

Mendialdea II HLHIP

BETELU

Araxes HLHIP

CASCANTE

Santa Vicenta María HLHIP

DONEZTEBE

San Miguel HLHIP eta

Mendaur DBHI

ELIZONDO

San Francisco Javier HLHIP

LIZARRA

Remontival HLHIP

ETXARRI ARANATZ

San Donato HLHIP

GARRALDA

Ntra. Sra. de Orreaga HLHIP eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

GOIZUETA

Andres Narbarte Xalto HLHIP

UHARTE

Virgen Blanca HLHIP

IRURTZUN

Atakondoa HLHIP

LARRAINTZAR

Obispo Irurita HLHIP eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

LEITZA

Erleta HLHIP eta Amazabal DBHI

LEKUNBERRI

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

LESAKA

Irain HLHIP

LUZAIDE

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

OTSAGABIA

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

ERRIBERRI

Príncipe de Viana HLHIP

ERRONKARI

Julián Gayarre HLHIP eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

TAFALLA

Marqués de la Real Defensa HLHIP

ZUBIRI

Gloria Larrainzar Eugi HLHIP

ZUDAIRE

Las Amescoas HLHIP

ARRUNTAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK

LERRO BEROAN GARRAIATUTAKO JANARIA

ALLO

La Cruz HLHIP

ALTSASU

Zelandi HLHIP

ANDOSILLA

Virgen de la Cerca HLHIP

ARIZKUN

HLHIP

AZAGRA

Francisco Arbeloa HLHIP

BARAÑAIN

Alaiz HLHIP

Eulza HLHIP

Los Sauces HLHIP

BARASOAIN

Martín Azpilcueta HLHIP

BEIRE

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

BUÑUEL

Santa Ana HLHIP

BURLATA

Hilarión Eslava HLHIP

Ermitaberri HLHIP

CABANILLAS

San Juan de Jerusalén HLHIP

CAPARROSO

Virgen del Soto HLHIP

CARCASTILLO

Virgen de la Oliva HLHIP

CASTEJÓN

Dos de Mayo HLHIP

CINTRUÉNIGO

Otero de Navascués HLHIP

CORTES

Cerro de la Cruz HLHIP

FONTELLAS

Virgen del Rosario HLHIP

FUSTIÑANA

Santos Justo y Pastor HLHIP

IRURITA

Iruritako HLHIP

LEGASA

Legasako HLHIP

LAKUNTZA

Lakuntzako herri eskola HLHIP

LARRAGA

San Miguel HLHIP

LERIN

Doña Blanca de Navarra HLHIP

LODOSA

Ángel Baigorri HLHIP

MENDABIA

San Fco. Javier HLHIP

MENDIGORRIA

Julián M.ª Espinal HLHIP

MONTEAGUDO

Honorio Galilea HLHIP

MURCHANTE

Mardones y Magaña HLHIP

OLAZTI

Domingo Bados HLHIP

OTEITZA

San Salvador HLHIP

IRUÑA

Amaiur HLHIP

Azpilagaña HLHIP

Bernart Etxepare HLHIP

Buztintxuri HLHIP

Cardenal Ilundáin HLHIP

Doña Mayor HLHIP

Ermitagaña HLHIP

García Galdeano HLHIP

Hegoalde HLHIP

Iturrama HLHIP

José María de Huarte HLHIP

El Lago de Mendillorri HLHIP

Mendillorri HLHIP

Nicasio de Landa HLHIP

Patxi Larraintzar HLHIP

Rochapea HLHIP

San Francisco HLHIP

San Jorge HLHIP

Sanduzelai HLHIP

San Juan de la Cadena HLHIP

Víctor Pradera HLHIP

AZKOIEN

Juan Bautista Irurzun HLHIP

RIBAFORADA

San Bartolomé HLHIP

SAN ADRIÁN

Alfonso X el Sabio HLHIP

SARRIGUREN

Hermanas Uriz Pi HLHIP

Joakin Lizarraga HLHIP

TUTERA

Elvira España HLHIP

Griseras HLHIP

Huertas Mayores HLHIP

Monte San Julián HLHIP

UHARTE ARAKIL

San Miguel HLHIP

VALTIERRA

Félix Zapatero HLHIP

ALESBES

El Castellar HLHIP

OTORDUAK IKASTETXEAN PRESTATZEN DIRA

AMAIUR

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ARANTZA

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

BERA

Ricardo Baroja HLHIP

CORELLA

Ciudad de Corella HLHIP

ERRO

San Esteban HLHIP

ETXALAR

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ITUREN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

MILAGRO

Ntra. Sra. del Patrocinio HLHIP

IRUÑA

Vázquez de Mella HLHIP

ZUGARRAMURDI

Urdax-Zugarramurdi HLHIP

II. ERANSKINA

Eskola-jantokiko jarraibideak

1.–Hitzaurrea. Eskola-jantokiari buruzko datuen aurreikuspena eta eguneratzea.

Eskola-jantokiko zerbitzuak kudeatzeko datuak izan behar dira, eta datuok ikastetxeek eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak bidaltzen dizkiote Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari ebazpen honi erantsita ondoren dauden eranskinen bidez.

Informazioa ikastetxe bakoitzak emanen du dagokion moduan eta posta elektronikoaren bidez: complementarioseducativos@navarra.es

Eranskinetako bakoitzean ikastetxearen izena, informazioa ematen den eguna eta ikasturtea adierazi beharko dira.

2.–Haborokinak eta kuotak.

III. eranskinean, jantokiaren arduradunarentzat, administratzailearentzat eta, irakasleak izanez gero, zaintzaileentzat baimendutako eguneko konpentsazioen zenbateko gordinak zerrendatzen dira. Kontu horri dagokionez, antolaketa arloko neurri batzuk ezartzen dira (III. eranskin honi gehitu zaizkio).

3.–Jantokia erabiltzen duten ikasleak.

IV. eranskinean, jantokia erabiltzen duten ikasleak zerrendatuko dira, honako hauek adierazita: bazkaltiar mota (diruz lagundua edo lagundu gabea: garraio antolatua edo garraiatzeko banan-banako laguntza, edo egoera ekonomiko zaileko familiakoa), izan daitezkeen alta eta bajen datak, eta ikasleen bertaratzea (ikasle bakoitza eskola jantokira benetan joandako egun kopurua). Baldintza hori nahitaezkoa izanen da, diruz lagundutako ikasleen kasuan, geroago jantokiko laguntza ordaintzeko.

Era berean, mankomunitateetako edo udaletako oinarriko gizarte zerbitzuen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, ekonomia ahuleko familia-unitate bateko kide direla egiaztatzeko laguntza arrazoi horrengatik jaso behar duten ikasleen kasuan.

Garraiatua izateko baldintzak betetzen dituzten eta ekonomia ahulekoak diren ikasleen kasuan, beren izenak garraiatuen zerrendan agertuko dira soilik.

Ez dira sartuko garraio plaza hutsa erabiltzen duten ikasleak.

V. eranskinean, jantokia erabiltzen duten ikasleen laburpena jasotzen da: garraiatutako ikasleen kopurua (garraio antolatua erabiltzen dutenak edo garraiatzeko banan-banako laguntzak jasotzen dituztenak barne hartuta; ez ordea, plaza hutsa erabiltzen duten ikasleak), ekonomia ahula dutenena eta diruz lagundu gabekoena; mailaka eta guztira.

Garraiatuak eta, aldi berean, ekonomia ahulekoak diren ikasleen kasuan, garraiatuen atalean baino ez dira sartuko.

IV. eta V. eranskinetako informazioa honako data hauetan eskatuko zaizkie ikastetxeei.

–2019ko irailaren 20a baino lehen: Lehen hiruhilekoari dagokion izen zerrenda: Eskualdeko jantokiak.

–2019ko urriaren 21etik azaroaren 1era arte: lehen hiruhilekoari dagozkion eguneratzeak. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

–2020 urtarrilaren 8tik urtarrilaren 22ra arte: lehen hiruhilekoari dagozkion aldaketak bigarrenean egokituko dira. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

–2020 apirilaren 1etik 30era arte, bigarren hiruhilekoari dagozkion aldaketak hirugarrenean egokituko dira. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

–2020 ekainaren 1etik 15era arte: hirugarren hiruhilekoari dagozkion aldaketak 2020-2021 ikasturteko lehen hiruhilekoan egokituko dira. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

2020-2021 ikasturterako aurreikuspena ezartzen den datan bidali beharko da eta, data erabakitzeko, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleak onartzeko ebazpenean eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak onartzeko ebazpenean finkatzen den egutegia kontuan hartuko da.

4.–Arduraduna, administratzailea eta ikastetxeko zaintzailea.

VI. eranskinean, jangela arduradunari, administratzaileari eta ikastetxeko zaintzaileari (baldin eta badago) buruzko datuak jakinaraziko dira. Datu horiek irailaren 14a baino lehen bidali beharko dira, haborokinak nominan ordaintzeko.

Eginkizun horiek betetzean aldaketak gertatzen badira (bajak, baimenak, eszedentziak...), departamentuari jakinarazi behar zaizkio gertatzen direnean, nominan ongi ordaintzeko.

5.–Jantokiaren ordutegiak eta erabilera.

VII. eranskinean, klaseak eta/edo eskolaz kanpoko jarduerak hasteko eta amaitzeko orduak azaltzen dira, bai eta jantokiko zerbitzua hasi eta amaitzekoak ere, ikastetxeari dagozkion hezkuntza-etapetarako, txanda bakoitzerako (egonez gero), astegun bakoitzerako eta irailerako nahiz ekainerako. Informazio hori irailaren 20a baino lehenago bidaliko da, IV. eta V. eranskinetan adierazitako datuekin batera.

6.–Informazioa bidaltzeko egutegia.

INFORMAZIOA
BIDALTZEKO AZKENEKO EGUNA

ERANSKINAK

ESKUALDEKO JANTOKIAK

JANTOKI ARRUNTAK

2019ko irailaren 14a

VI. eranskina- Arduraduna, administratzailea eta ikastetxeko zaintzaileak. 2019-2020 ikasturtea

2019ko irailaren 20a

IV. eranskina- Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda.

2019-2020 ikasturtea.

V. eranskina- 2019-2020 ikasturteko jangelari buruzko laburpena.

VII. eranskina- 2019-2020 ikasturteko haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ordutegia

2019ko urriaren 21etik

azaroaren 1era arte

IV. eranskina- Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea (2019-20 ikasturteko lehen hiruhilekoa).

V. eranskina- Jangelari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea.

(2019-2020 ikasturteko lehen hiruhilekoa)

IV. eranskina- Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda

(2019-20 ikasturteko lehen hiruhilekoa).

V. eranskina- Jangelari buruzko laburpeneko datuak.

2019-20 ikasturteko lehen hiruhilekoa

2020ko urtarrilaren 8tik 22ra

IV. eranskina- Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2019-20 ikasturteko lehen hiruhilekoa egokitzea.

V. eranskina- Jangelari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea.

(2019-2020 ikasturteko lehen hiruhilekoa)

IV. eranskina- Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2019-2020 ikasturteko lehen hiruhilekoa egokitzea.

V. eranskina- Jangelari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea.

2019-2020 ikasturteko lehen hiruhilekoa

2020ko martxoa-apirila

IV. eranskina- Jangela erabiltzen duten ikasleen izen zerrendaren aurreikuspena (2020-2021 ikasturtea).

V. eranskina- Jangelari buruzko laburpeneko datuen aurreikuspena (2020-2021 ikasturtea)

2020 apirilaren 1etik 30era

IV. eranskina- Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2019-2020 ikasturteko bigarren hiruhilekoa egokitzea.

V. eranskina- Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea.

(2019-2020 ikasturteko bigarren hiruhilekoa)

IV. eranskina- Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2019-2020 ikasturteko 2. hiruhilekoa egokitzea.

V. eranskina- Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea.

(2019-2020 ikasturteko bigarren hiruhilekoa)

2020 ekainaren 1etik 15era

IV. eranskina- Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea (2019-20 ikasturteko 3. hiruhilekoa).

V. eranskina- Jangelari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. (2019-20 ikasturteko hirugarren hiruhilekoa)

IV. eranskina- Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea (2019-20 ikasturteko 3. hiruhilekoa).

V. eranskina- Jangelari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. (2019-20 ikasturteko hirugarren hiruhilekoa)

III. ERANSKINA

2019-2020 ikasturterako baimendutako kuotak eta haborokinak

Dirulaguntza jasotzen duten ikasleentzat baimendutako kuotak

BAZKALTIAR KOPURUA

IKASLEKO, EGUNEAN

0-80

1,75 euro

81-160

1,75 euro

161-240

1,75 euro

+240

1,75 euro

Kuota hori handitzen ahalko da baldin eta zerbitzu hori ematean jantokiko oinarrizko zerbitzua hobetzen bada, menuari berari edo jantokiko zerbitzua emateko moduari dagokienez, adibidez. Horrela, eskualdeko jantokietan hobekuntzak egiteko, Eskola-kontseiluak onetsi beharko ditu familien ordezkarien aldeko botoarekin, eta jantoki arruntetan, berriz, zerbitzua kudeatzen duen Guraso Elkarteak hartuko du erabakia. Ikasleen kargurako igoera proportzionala izanen da Hezkuntza Departamentuak onetsitako oinarrizko zerbitzuaren kostuaren eta jantokiko hobekuntzak hartu ondoko benetako kostuaren arteko aldean.

Nafarroako Gobernuaren modulu ekonomikoa

Eskualdeko jantokiak

Jantoki bakoitzeko ezarriko da, uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuaren 22. artikuluan xedaturikoarekin bat (1991ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 21ekoa).

Jantoki arruntak

Eskualdeko jantokiekin parekatuz ezarriko da jantoki bakoitzeko.

Salbuespenez, eta betiere aurrekontuan dagoen diruak horretarako aukera ematen badu eta eskola-jantokien kontu-sailarekin finantzatutako beste jarduerarik kaltetzen ez bada, Hezkuntza Departamentuak ezarritako kuotak ez ordaintzearen ondorioz jantokiko kontuetan sortutako defizitak garraiatzen diren eta egoera sozioekonomiko zailean dauden ikasleen familien kargura konpentsatzen ahalko dira; horretarako baldintza izanen da familia horietan errenta jasotzen duten kideetako ezeinek inolako ordainsaririk edo laguntzarik ez jasotzea abian den ikasturte osoan. Egoera hori frogatzeko, ikaslea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzuaren egiaztagiria erakutsi beharko da, egoerari hori berariaz frogatzen duena.

Eguneko baimendutako haborokinen zenbateko gordina

Irakasleek jasotzen dituzten haborokinek ordainsari izaera dute eta nominaren bidez hartuko dituzte.

BAZKALTIAR KOPURUA

JANTOKIKO ARDURADUNA

ADMINISTRATZAILEA*

ZAINDARI BAKOITZEKO

0-80

16,63 euro

14,71 euro

16,63 euro

81-160

18,58 euro

14,71 euro

16,63 euro

161-240

19,92 euro

16,48 euro

16,63 euro

+240

20,61 euro

18,88 euro

16,63 euro

40 bazkaltiar arteko eskualdeko jantokietan, pertsona berak beteko ditu jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak, eta eginkizun horietako bakar batengatik jasoko ditu bere ordainsariak (arduradunari dagozkionak). 41 eta 100 bazkaltiar arteko eskualdeko jantokietan, pertsona berak betetzen ahalko ditu jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak; kasu horretan, ordainsari bakarra jasoko du (bi ordainsarien baturaren %75). 101 bazkaltiarretik gorako eskualdeko jantokietan, bi pertsonek beteko dituzte derrigorrez jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak, eta horietariko bakoitzak aurreko taulan ezarritako ordainsariak jasoko ditu.

IV., V., VI. ETA VII. ERANSKINAK

Deskargatu berriz bete daitekeen excel orri osoa.

Eranskin hauek aurkitzen ahal dituzu:

IV.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda (1. orria)

V.–Jantokiari buruzko laburpena (2. orria)

VI.–Jantokiaren arduradunak, administratzailea eta zaintzaileak (3. orria)

VII.–Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen jantoki orduak (4. orria)

Iragarkiaren kodea: F1909477