167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BILBOKO LAN-ARLOKO 2. EPAITEGIA

Iraizpenak 872/2018

Nik, Ines Alvarado Fernandezek, Bilboko Lan-arloko 2 zk.ko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau ematen dut aditzera:

Lan-arloko epaitegi honetan Iraizpenak 872/2018 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

–Itxasegur SL, Porkelur SL eta Provinsa Navarra SAri ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2019-07-24an emandako argitze-autoa. Horren kopia haren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta Itxasegur SL, Porkelur SL, eta Provinsa Navarra SA (A20646501, B71268296 eta A31866940) non diren jakiterik ez dagoenez, haientzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bilbon, 2019ko uztailaren 24an.–Justizia Administrazioaren letradua, Ines Alvarado Fernandezek.

Iragarkiaren kodea: J1910642