167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

151/2019 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Urraulbeitiko udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa ematen baitira, eta instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzen baita.

2019ko maiatzaren 10ean, Eduardo Ryan Murua jaunak, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU ordezkatuz, aurretiazko baimen administratiboa emateko eskatu zuen, baita eraikitzeko baimen administratiboa eta, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ere instalazio elektriko honetarako:

–Espedientea: SAT09840-2 (Erref.: 100717477).

–Instalazioaren xedea: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

–Kokapena: Urraulbeitiko udal mugapea.

–Instalazioaren ezaugarriak: “Agoitz-Agoitz” zirkuitu bakuneko 20 kV-eko aireko linea elektrikoa handitzea (Artieda-Santsoain tartea).

  • Agoitz-Agoitz lineako 755 zenbakia duen hormigoizko euskarria ordezkatzea, eta haren ordez C-4500-14E motako sareta metalikozko euskarria jartzea, RC2-15-S motako bi gurutzeta zuzenekin.
  • “Venta Judas-Irunberri” lineako 27.10 zenbakiko euskarriaren armatua ordezkatzea, eta haren ordez deribaziozko beste bat jartzea.
  • Sareta metalikozko 10 euskarri berri eta hormigoizko 6 euskarri berri jartzea, RC2-15/17,5-S motako gurutzeta zuzenak eta BP 225-1750 eta BC2-20-S motako ganga-gurutzetak erabiliz.
  • 2497 metroko linea 100-AL1/17-ST1A motako eroalearekin, 755 zenbakiko eta 27.10 zenbakiko euskarrien artean.

–Aurrekontua: 97.913,68 euro.

Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 30eko 333/2018 Ebazpenaren bidez, proiektuari ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera jendaurrean jarri zen hogei egunean, iragarkia argitaratuta 2019ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ekoan, eta Diario de Navarra egunkarian, egun berean. Halaber, iragarkia Urraulbetiko Udalari bidali zitzaion, jendaurrean, epe berean, jar zezan. Ez da alegaziorik jaso.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluekin bat, txostena eskatu zaie Urraulbetiko Udalari, ENAGASi, Nafarroako Gobernuaren Zainketa Zerbitzuari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari.

2019Ko ekainaren 20an, Urraulbetiko Udalak adierazi zuen ados dagoela Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk eskatutako baimenarekin.

2019Ko uztailaren 9an, ENAGASek adierazi zuen ados dagoela eskatutako administrazio baimenarekin, zenbait baldintza tekniko betetzen badira. Uztailaren 17an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk adierazi zuen ados dagoela ENAGASek ezarri dituen baldintza teknikoekin.

2019Ko uztailaren 16an Zainketa Zerbitzuak txostena egin zuen, adieraziz eskatutako obrak baimena emateko modukoak direla NA-150 errepideari eragiten dioten afekzioari dagokionez (2019/375486 espedientea).

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren erantzunik ez da jaso.

Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatua, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk eskatutakoa onartzea proposatzen da.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBATZI DUT:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri aurretiazko baimen administratiboa ematea aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta lege hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.4 artikuluan aipatutako ondorioetarako.

3. Onestea instalazioa egiteko aurkeztutako proiektua, Pedro Cotero Alonso industria ingeniariak sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea Garapen Ekonomikorako Departamentuaren Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura eta Zainketa Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri, ENAGASi eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Urraulbetiko Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 7an.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua, Laura Larraya Irigoyen, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 18koan).

Iragarkiaren kodea: F1910565