167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Alkatetzaren eginkizunen eskuordetza, kanpoan egoteagatik

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Mankomunitateko Burutzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez xedatuta dagoenarekin bat.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Legeak Mankomunitateko Burutzari esleitzen dizkion eskumen guztiak buruorde Julio Laita Zabalzaren esku uztea, 2019ko abuztuaren 5etik 11ra, biak barne.

Bigarrena.–Julio Laita Zabalzari jakinaraztea eskudantziak bere esku utzi direla. Eskuordetzak ezarritako epean izanen du indarra, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin bat (Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua).

Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Izarbeibarko Mankomunitatearen ediktuen taulan argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrari eta Batzar Orokorrari, egiten duten hurrengo bilkuran.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2019ko abuztuaren 2an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1910513