167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE, CINTRUENIGO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an, 3/2019 aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz.

KREDITU BEREZIA

Kreditu bereziaren espedientea, 145.638,33 eurokoa; haren bidez kreditua esleitu da, gastu berariazko eta zehatz bat egiteko, hurrengo ekitaldira geroratzen ahal ez dena eta krediturik ez duena.

GASTUA GOITITZEA:

II. FASEA.–Erregulazio biltegiak konpondu eta eraberritzea. Zenbatekoa: 145.638,33 euro.

GUZTIRA 145.638,33 euro.

FINANTZAKETA:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 145.638,33 euro.

GUZTIRA 145.638,33 euro.

Cintruenigon, 2019ko abuztuaren 2an.–Mankomunitateko burua, Fco. Javier Ochoa Redín.

Iragarkiaren kodea: L1910392