167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUDAIRI

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Zudairiko Kontzejuko Udalbatzak, 2019ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea aldaketa hau, 2019ko ekitaldiko aurrekontuan:

–40.250,00 euroko kreditu berezia gaitzea, izen honetako aurrekontu aplikazioan: 1650-61900.–Argiteria publikoa berritzea; honen bidez finantzatuko da:

87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 16.100,00 euro.

7508002 Argiteria publikoa berritzeko dirulaguntza (energia defizita): 24.150,00 euro.

Guztira: 40.250,00 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Zudairin, 2019ko abuztuaren 1ean.–Kontzejuko burua, Diego Iriarte Oses.

Iragarkiaren kodea: L1910314