167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Alkatetzaren eskuordetza kanpoan egoteagatik

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. eta 44.1 artikuluei jarraikiz (aplikagarria da, hartara igortzen baitu azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak),

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Zubietako Udaleko alkateorde Leire Bazterrika Loiarteren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, 2019ko abuztuaren 19tik aurrera ordezka nazan, udal-mugartetik kanpo izanen naizelako.

Bigarrena.–Ordezpen honek 11 egun iraunen ditu, 2019ko abuztuaren 29ra arte.

Hirugarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Zubietako Udaleko iragarki-taulan jartzea ere; hau guztia maiatzaren 29ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ohartarazten zaio ordezkatzen nauen bitartean ezinen dituela ezeztatu nik arau beraren 43. artikuluari jarraikiz utzitako eskudantziak.

Bosgarrena.–Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau osoko bilkurari jakinaraztea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bileran.

Zubietan, 2019ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L1910593