167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Alkatetzaren eskuordetza, ezkontza zibilak egiteko

Valtierrako Udaleko alkateak, abuztuaren 5eko 205/2019 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

Lehena.–Valtierrako Udaleko zinegotzi guztien esku uztea udaletxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala xedatzen baita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Valtierran, 2019ko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L1910477