167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Kudeaketa-esleipena “Joan-etorri” zerbitzua egiteko,
Tafallako Udalaren eta Orbaibarko herri batzuen artean

Tafallako Udalak, 2019ko uztailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, dagokion akta onetsi behar bada ere:

Ikusirik Orisoain, Garinoain, Barasoain, Puiu, Leotz eta Olorizko Udalek hartutako erabakiak, zeinen bidez Tafallako Udalari esleitzen baitzaio “Joan-etorri” zerbitzua, Tafallako 2019ko bestetan joan-etorria autobusez egiteko.

Dagokion espedientea instruiturik, eta gazteriako teknikariaren, kontu-hartzailearen eta idazkariaren txostenak eta Gazteriako Informazio Batzordeak 2019ko uztailaren 23an emandako irizpena ikusirik.

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Kudeaketa-esleipena onestea, Tafallako Udalak “Joan-etorri” zerbitzua kontrata eta egin dezan, Tafallako 2019ko bestetan joan-etorria autobusez egiteko, esleipenaren oinarri den eta horretarako sinatzen den hitzarmenean jasotako baldintza, obligazio eta eskubideekin.

Bigarrena.–Erabakia jakinaraztea esleipena egiten duten udalei, Idazkaritzari, Kontu-hartzailetzari eta gazteriako teknikariari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Tafallan, 2019ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

ERANSKINA

“Joan-etorri” zerbitzua kudeatzeko hitzarmena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910604