167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

150/2019 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Enerizko udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa ematen baitira, eta instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzen baita.

MTorres Desarrollos Energéticos SLk, 2019ko maiatzaren 28an, aurretiazko administrazio baimena eskatu zuen, bai eta eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki onura publikoaren deklarazioa ere, instalazio elektriko honetarako:

–Espedientea: SAT10990.

–Aldaketaren xedea: lurpeko linea elektrikoa aldatzea, oso trinkoak ez diren lurretatik doalako.

–Kokapena: Enerizko udal-mugartea.

–Instalazioaren ezaugarriak: lurpeko linea elektrikoaren 66 kV-eko aireko linearen bariantea jartzea, La Calera parke eolikoko energia ateratzeko, parke eolikoko azpiestaziotik Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren “Cordovilla-Recajo” lineako 590110 euskarriraino:

  • Aireko tartea, 1.417 metrokoa, 1 zenbakiko euskarritik (badagoena) 11 PAS zenbakiko euskarriraino.
  • Lurpeko tartea, 25 metrokoa, aireko tartea lur azpiko tartearekin lotzeko 11 PAS zenbakiko euskarrian.

–Aurrekontua: 168.565,21 euro.

Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 21eko 380E/2018 Ebazpenaren bidez, proiektuari ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, MTorres Desarrollos Energéticos SLren eskaera jendaurrean jarri zen hogei egunean, iragarkia argitaratuta 2019ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 18koan, eta Diario de Navarra egunkarian, egun berean. Halaber, iragarkia Enerizko Udalari bidali zitzaion, jendaurrean, epe berean, jar zezan. Ez da alegaziorik jaso.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluekin bat, Enerizko Udalari txostena eskatu zitzaion. Espedientean jaso da udalaren txostena, eskatutako baimenaren alde dagoena, ondorengo baldintza partikular hauek betez gero:

–Alor landuetan, kondukzioa proiektuan agertzen dena baino sakonera handiagoan eginen da, azpiegituraren segurtasuna bermatzeko.

–Beharrezkoa bada, parkera sartzeko bideak konpondu edo egokitu beharko dira.

Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatua, MTorres Desarrollos Energéticos SLk eskatutakoa onartzea proposatzen da.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBATZI DUT:

1. MTorres Desarrollos Energéticos SLri aurretiazko administrazio baimena ematea aipatu instalaziorako.

2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta lege hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.4 artikuluan aipatutako ondorioetarako.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Francisco Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete ematen zaizkio obrak gauzatzeko.

4. MTorres Desarrollos Energéticos SL enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari eta udalaren ebazpenean ezarritakoari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau MTorres Desarrollos Energéticos SLri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau Enerizko Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 7an.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua, Laura Larraya Irigoyen. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 18koan).

Iragarkiaren kodea: F1910564