167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Turismo arloko elkarteei laguntzak emateko deialdia, turismoa sustatzeko jarduerak egin ditzaten 2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitarte

(RGC 07-AGO-2019)

Ikusirik espedientean jasotako agiriak, HONAKO HAU EBATZI DUT:

1.–Aitortzea jarraian adierazten diren eskatzaileak jo daitezkeela laguntzen entitate onuraduntzat:

–AHTN.

–ANAPEH.

–APARTURNA.

–Alde Zaharra elkartea.

–Corona Boreal.

–Flamenco On Fire Fundazioa.

–Iruñeko Hotelen Elkartea.

–Nafarroako Jatetxeen Elkartea.

–Erresumako Jatetxeen Elkartea.

–Nafarroako Turismo Elkartea.

2.–Jarduketa batzuetan aintzat hartu diren irizpideen inguruan honako argibide hauek ematea:

K.1. 3.1. ildoa. Dinamizazio-ekintzak.

–Corona Boreal elkartea.

Turmalina Fest 2019.

Jarduera deialdiko L) puntua, dirulaguntzen xede izan daitezkeen gastuei buruzkoa, aplikatuz baloratzen da, hau da, ekitaldi edo proposamenarekin zuzenean loturiko ezinbesteko gastuak kontuan hartuta. Salbuespen dira berezko jardueran parte izateagatik partaideei onura zuzen eta berehalakoa ekartzen dieten ekitaldiak. Proposamen horiek “ekitaldiak” atalean baloratuko dira, baina bakarrik kontuan hartzen ahalko dira horren sustapen- eta komunikazio-ekintzak. Kasu honetan, ulertzen dugu elkarteak xede duela mota horretako jaialdiak eta ekitaldiak antolatzea; beraz, deialdi honi dagokionez, gastutzat joko dira soilik haien memorian Komunikazio atalean jasotakoak. Oraingoan gastu eta diru-sarreren guztizkoaren estaldura-ehunekoa kalkulatu eta, jarraian, onetsitako gastuak aplikatu dira.

–Flamenco On Fire Fundazioa.

Aurreko kasuaren berdina da, jarduera deialdiko L) puntua, dirulaguntzen xede izan daitezkeen gastuei buruzkoa, aplikatuz baloratzen da, hau da, ekitaldi edo proposamenarekin zuzenean loturiko ezinbesteko gastuak kontuan hartuta. Salbuespen dira berezko jardueran parte izateagatik partaideei onura zuzen eta berehalakoa ekartzen dieten ekitaldiak. Proposamen horiek “ekitaldiak” atalean baloratuko dira, baina bakarrik kontuan hartzen ahalko dira horren sustapen- eta komunikazio-ekintzak. Kasu honetan, ulertzen dugu elkarteak xede duela mota horretako jaialdiak eta ekitaldiak antolatzea; beraz, deialdi honi dagokionez, gastutzat joko dira soilik haien memorian Marketin eta Komunikazio atalean jasotakoak. Oraingoan gastu eta diru-sarreren guztizkoaren estaldura-ehunekoa kalkulatu eta, jarraian, onetsitako gastuak aplikatu dira.

K.2. 3.2. ildoa. Sustapen arloko jarduketak.

–Erresumako Jatetxeen Elkartea.

“Erresumako sukaldaritzak” izeneko irrati-iragarki laburrek eragindako gastu guztiak onartu dira. Nolanahi ere, gogora dakargu jarduera justifikatzeko unean irratiko iragarki labur guztiak aurkeztu beharko direla, eta adierazi zein minututan egiten den Iruñeko hiriaren turismo-sustapena.

Azoketan parte hartzea.

Elkarteek aurkeztutako sustapen- eta publizitate-jarduketa guztiak onartu dira -azoka, workshop eta aurkezpenetan parte hartzeko ildoaren barruan-, Iruñeko Udaleko Turismo Zerbitzuaren aldez aurretiko oniritzia eskatu ez badute ere -dirulaguntza emateko derrigorrezkoa da hori-. Egiaztatu da, hori bai, jarduketak -zeinak azoketara eraman eta zeinen gastuak deialdira aurkeztu baitira- sartuta daudela azoketan parte hartzeko Nafarroako Gobernuko Turismoko Alorrak egindako planifikazioaren barruan.

3.–Laguntzak ukatzea jarraian zehazten diren jarduerei balorazio-batzordeak emandako txostenean agertzen diren arrazoiak direla medio. Hona hemen horiek labur azalduta:

3.1. Lerroa. Dinamizazio-jarduerak.

–Nafarroako Jatetxeen Elkartea.

Neguko Barazkien 2019ko jardunaldiak.

Jarduerak ez dauka gutxieneko mailarik jarduketen edukiaz, kalitateaz eta interes turistikoaz bezainbatean. Gainera, batez ere Iruñetik kanpoko jatetxeetan egindako jarduketa da.

Udaberriko Barazkien 2019ko jardunaldiak.

Aurreko kasuan bezala, jarduerak ez dauka gutxieneko mailarik jarduketen edukiaz, kalitateaz eta interes turistikoaz bezainbatean. Gainera, batez ere Iruñetik kanpoko jatetxeetan egindako jarduketa da.

–Erresumako Jatetxeen Elkartea.

“La Gastronomía más Fresh en September” jardunaldi gastronomikoak.

Jarduerak ez dauka gutxieneko mailarik jarduketen edukiaz, kalitateaz eta interes turistikoaz bezainbatean. Gainera, batez ere Iruñetik kanpoko jatetxeetan egindako jarduketa da.

3.2. Ildoa. Sustapen arloko jarduketak.

–Erresumako Jatetxeen Elkartea.

Erresumako Maisuak.

Jarduera ezin da hautatu kontuan hartzen badugu B.3 puntuaren 3.2 zenbakian (Sustapen- eta publizitate-kanpainak, Iruña turismo-helmuga gisa nabarmentzen dutenak) jasotakoa. Oinarrietan jasotakoaren arabera, honako hauek izanen dira dirulaguntzen xede izan daitezkeen ekintzak: azoka, workshop eta aurkezpenetan parte hartzea; argitalpenak eta gida turistikoak; publizitate-kanpainak; webguneak eta jardunaldiak, lehiaketak, famtrip-ak, bilera profesionalak eta antzeko ekitaldiak. Aurkeztutako jarduera ez dator bat horietako bat berarekin ere.

“Fogones del Reyno” telebista-saioa.

Jarduerak ez dauka gutxieneko mailarik jarduketen edukiaz, kalitateaz eta interes turistikoaz bezainbatean. Gainera, batez ere Iruñetik kanpoko jatetxeetan egindako jarduketa da.

–Nafarroako Jatetxeen Elkartea.

Publizitatea Diario de Navarra egunkarian.

Jarduera ezin da hautatu publizitate-kanpainen -ildo horri dagokio aurkeztutako jarduerak- balorazio-irizpideen arabera, ez duelako ezinbesteko betekizun hau betetzen: “Ez dira diruz lagunduko gutxienez Iruñeari edo Iruñeko produktu turistikoren bati buruzko informazio turistikoko aipamen nabarmenik jasotzen ez duten komunikazio-kanpainak”.

–Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartea.

Nafarroako pintxo-ibilbidearen planoa.

Gidak tabernen eta horien zerbitzuen zerrenda bat egin du. Ez du Iruñeari buruzko inolako turismo-informaziorik ematen, ezta hiriko turismo-produktuen ingurukorik ere. Hortaz, ez du funtsezko eta derrigorrezko betekizun bat betetzen: “Inongo kasutan ez da onartuko helburu bakarra elkartekideak sustatzea duen materialik; hortaz, publizitate-materialak Iruñeari buruzko informazio turistiko generikoa izan beharko du...”. Hurrengo edizioetarako, gomendatzen da Iruñeari eta Iruñeko produktuei buruzko informazio turistikoa sartzea.

–Iruñeko Hotelen elkartea.

Sanferminetako kanpaina Facebooken.

Jarduerak ez dauka gutxieneko mailarik (35 puntu) jarduketen edukiaz, kalitateaz eta interes turistikoaz bezainbatean. Jarduera merkatu gehiagotara hedatu edo editatutako materiala hizkuntza gehiagotan argitaratu beharko litzateke, dirulaguntza jaso ahal izateko.

4.–Turismo arloko elkarteei laguntzak ematea, bat etorrita turismo arloko elkarteei norgehiagokako araubidean dirulaguntzak emateko deialdi publikoarekin, zeinen helburua baita 2019. urtean Iruña turismoaren jomuga gisa sustatzen duten jarduerak egitea, honako xehakapen honekin bat:

LAGUNTZAK GUZTIRA,

ONURADUN BAKOITZEKO

LAGUNTZA,

GUZTIRA

3.1 ETA 3.2 (euro)

LAGUNTZA, GUZTIRA 3.3 (euro)

GUZTIRA

(euro)

AHTN

8.339,41

1.950,57

10.289,98

ANAPEH

2.996,94

2.996,94

APARTURNA

637,26

637,26

Alde Zaharra elkartea

2.363,47

2.363,47

Corona Boreal

841,87

841,87

Flamenco On Fire Fundazioa

7.036,52

7.036,52

Iruñeko Hotelen Elkartea

2.713,53

2.713,53

Nafarroako Jatetxeen Elkartea

755,03

755,03

Erresumako Jatetxeen Elkartea

3.149,00

3.149,00

Nafarroako Turismo Elkartea

4.216,40

4.216,40

GUZTIRA

35.000,00

5.–Emandako dirulaguntzaren %40ko gastua xedatzea eta hori ordaintzeko betebeharra aitortzea hurrengo zerrendako elkarteen alde, udal-aurrekontuko 20/43200/482090 partidaren kargura.

DOK. ZK.

TITULARRA/ KONTZEPTUA

PARTIDA

EURO

DO-2019051370

NAFARROAKO OSTALARITZA ETA TURISMOKO ENPRESABURUEN ELKARTEA G31096555 /

LAGUNTZAK TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%40 ORDAINTZEA

20/43200/482090

4.115,99

DO-2019051377

OSTALARITZAKO ENPRESABURU TXIKIEN NAFARROAKO ELKARTEA G31126253 /

LAGUNTZAK TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%40 ORDAINTZEA

20/43200/482090

1.198,78

DO-2019052860

APARTURNA/ NAPARTURE G71335822 /

LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%40 ORDAINTZEA

20/43200/482090

254,90

DO-2019052863

IRUÑEKO ALDE ZAHARRA-MERKATALGUNE IREKIA ELKARTEA G31299142 /

LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%40 ORDAINTZEA

20/43200/482090

945,39

DO-2019052865

LA CORONA BOREAL ELKARTEA G71343909 /

LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%40 ORDAINTZEA

20/43200/482090

336,75

DO-2019052867

FLAMENCO ON FIRE FUNDAZIOA G71177133 /

LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30– %40 ORDAINTZEA

20/43200/482090

2.814,61

DO-2019052869

IRUÑEKO HOTELEN ELKARTEA G31626526 /

LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%40 ORDAINTZEA

20/43200/482090

1.085,41

DO-2019052872

NAFARROAKO JATETXEEN ELKARTEA G31695935 /

LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%40 ORDAINTZEA

20/43200/482090

302,01

DO-2019052875

ERRESUMAKO JATETXEEN ELKARTEA G31914872 /

LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%40 ORDAINTZEA

20/43200/482090

1.259,60

DO-2019052877

TURISMO ELKARTEA G31980188 /

LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%40 ORDAINTZEA

20/43200/482090

1.686,56

ZERRENDA-2019002009

GUZTIRA (EUR)

14.000,00

6.–Zerrendako diru-kopuruak xedatzea turismo arloko elkarteei emateko, udal-aurrekontuko 20/43200/482090 partidaren kargura, 2019an turismoa sustatzeko jarduerak gauzatu ditzaten dirulaguntzen guztizkoaren %60 ordaintzeko.

DOK. ZK.

TITULARRA/ KONTZEPTUA

PARTIDA

EURO

D-2019052887

NAFARROAKO OSTALARITZA ETA TURISMOKO ENPRESABURUEN ELKARTEA G31096555 /

LAGUNTZAK TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%60 EMATEA

20/43200/482090

6.173,99

D-2019052888

OSTALARITZAKO ENPRESABURU TXIKIEN NAFARROAKO ELKARTEA G31126253 /

LAGUNTZAK TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%60 EMATEA

20/43200/482090

1.798,16

D-2019052889

APARTURNA/ NAPARTURE G71335822 /

LAGUNTZAK TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%60 EMATEA

20/43200/482090

382,36

D-2019052890

IRUÑEKO ALDE ZAHARRA-MERKATALGUNE IREKIA ELKARTEA G31299142 /

LAGUNTZAK TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2020ko URR. 1-2020ko IRA. 30 –%60 EMATEA

20/43200/482090

1.418,08

D-2019052891

LA CORONA BOREAL ELKARTEA G71343909 /

LAGUNTZAK TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%60 EMATEA

20/43200/482090

505,12

D-2019052892

FLAMENCO ON FIRE FUNDAZIOA G71177133 /

LAGUNTZAK TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR.

20/43200/482090

4.221,91

D-2019052894

IRUÑEKO HOTELEN ELKARTEA G31626526 /

LAGUNTZAK TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%60 EMATEA

20/43200/482090

1.628,12

D-2019052895

NAFARROAKO JATETXEEN ELKARTEA G31695935 /

LAGUNTZAK TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%60 EMATEA

20/43200/482090

453,02

D-2019052897

ERRESUMAKO JATETXEEN ELKARTEA G31914872 /

LAGUNTZAK TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%60 EMATEA

20/43200/482090

1.889,40

D-2019052898

TURISMO ELKARTEA G31980188 /

LAGUNTZAK TURISMO ARLOKO ELKARTEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI 2018ko URR. 1-2019ko IRA. 30 –%60 EMATEA

20/43200/482090

2.529,84

RELACIÓN-2019002012

GUZTIRA (EUR)

21.000,00

Iruñean, 2019ko abuztuaren 7an.–Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko Zinegotzi Ordezkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L1910846