167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal-antolaketari buruzko dekretua

DAL 21-JUN-19 (11/AL).

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 124.4.k) artikuluak –zeina 57/2003 Legearen bidez ezarria baita– eta X. titulu osoak Alkateari egozten diote “Udal-administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura ezartzea, udal-antolakuntzaren funtsezko mailen aurka joan gabe”; izan ere, horiek zedarritzea Osoko Bilkurari dagokio, lege-xedapen beraren 123.1.c artikuluarekin bat. Funtsezko maila horiek, aipatu agindu horren arabera, gobernuko arlo nagusiak eta zuzendaritza-organoak dira, betiere “alkateak organo horietako bakoitzaren kopurua zehazteko eta beheragoko maila osagarriak ezartzeko dituen eskumenak ezertan eragotzi gabe”.

Halaber, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 9 bis artikuluan ezarri zen araubide erkideko lege-xedapen horren X. tituluan ezarritako araubidea aplikatu behar zaiola Iruñeko Udalari.

Eraketa juridiko horrekiko koherentziari eutsita, Alkateak, Dekretu honen bidez, “udal-administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura” eman du, betiere Udal Administrazioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren funtsezko edukia gordeta, hau da, ontzat emanda badaudela, egon, Alkatetza Kabinete bat, Gerentzia bat (nahiz eta Alor bakar batean bilduta egon), zuzendaritzak, idazkaritza teknikoak eta gobernu-alorka antolatutako eskumen-banaketa. Bestalde, Legearekin bat arautzen ditu alorren kopurua eta beheragoko mailak. Eta, horrez gain, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearekin bat, Udalean nahitaez ezarri beharreko organoak sartu dira.

Horiek horrela, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua. Egitura.

Iruñeko Udalaren administrazio-antolaketa honako unitate organiko nagusi hauek osatzen dute:

a) Zuzenean Alkatearen mende:

–Alkatetza Kabineteko Alorra.

b) Gainerako gobernu-alorrak:

Zinegotzi ordezkarien mende, eta haiei emandako eskumenekin bat, honako alor hauek ezartzen dira:

–Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko Alorra. Hari atxikita dago Asociación Navarra de Informática Municipal SA (ANIMSA).

–Zerbitzu Orokorretako Alorra. Haren baitakoak dira ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuaren kudeaketa-organoak, bai eta Kontu-hartzailetza ere. Eta hari atxikita daude Mercairuña SA eta Comiruña SA.

–Herritarren Segurtasuneko Alorra.

–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorra. Hari atxikita dago “Iruñeko Haur Eskolak” Erakunde Autonomoa.

–Kultura eta Berdintasuneko Alorra. Hari atxikita dago “Gayarre Antzokia Fundazioa”.

–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorra.

–Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko Alorra. Haren baitakoak dira Etxebizitza eta Birgaitze Bulegoak. Hari atxikiak dira “Hirigintza Gerentzia” erakunde autonomoa eta “Pamplona Centro Histórico, Iruña Biziberritzen SA” merkataritza-sozietatea.

–Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorra. Hari atxikiak dira “Energia Berdeko Zerbitzua” eta “Udalaren Energia Operadorea”.

2. artikulua. Zuzendaritzen eta idazkaritzen araubidea.

Hala alorrek nola Alkatetza Kabineteak zuzendaritza eta idazkaritza tekniko bana izanen dituzte, gutxienez. Aurrekoa gorabehera, hainbat alorrek zuzendaritza eta idazkaritza tekniko bat eta bera partekatzen ahalko dituzte.

Halako organoei honako hauek dagozkie: gobernu-organoek haiek zein eskumenetarako eskuordetu eta horiek baliatzea, gobernu-organoei proposatzea haien eskumenen esparruan dagozkien aferak, Gobernu Batzarrari proposatzea, hark oneste aldera, hala xedapen-proiektu orokorrak nola haien eskumenen esparruan dagozkien gainerako proposamenak, eta nolanahi ere, honako eginkizun orokor hauek ere:

–Alorretako zuzendaritza:

  • Eskumeneko zerbitzuak zuzendu eta kudeatzea.
  • Alorrari atxikitako unitate organikoak zuzendu eta koordinatzea.
  • Xedapen-, akordio- eta hitzarmen-proiektuak egitea, zeinek bere eginkizunen esparruko gaiei buruz.
  • Urtean esleitutako aurrekontua egitea, bai eta haren segimendua eta kontrola ere.
  • Eskumeneko zerbitzuak ebaluatzea.
  • Alorrari atxikitako langileen gaineko ardura.

–Idazkaritza teknikoa:

  • Alorraren zerbitzu komunak kudeatzea.
  • Alorreko titularrari laguntza teknikoa ematea administrazio-aferetan.
  • Alorrari esleitutako bitarteko eta baliabide materialak, ekonomikoak eta pertsonalak modu eraginkorrean baliatzeko eginkizunak, horretarako behar diren jarraibideak emanez alorrari atxikitako langileei.
  • Espedienteak bideratu eta zaintzea, antolamendu juridikoarekin bat datozela segurtaturik eta haien aurrekariak azalduta.

Eginkizun horiek betetzeko, idazkari teknikoek beharrezko jotzen dituzten txostenak, datuak, agiriak eta jarduketak eskatzen ahalko dizkiete alorretako zuzendariei, beren alorrei atxikitako abokatu edo zuzenbidean lizentziadunei eta gainerako langileei, bai eta kasuan kasuko alorraren mende dauden erakunde eta entitateei ere.

3. artikulua. Eskumen-banaketa alorrez alor.

Honako unitate organiko hauei dagozkie ondoan zerrendatutako zeregina eta eginkizunak, betiere Alkateak eta Tokiko Gobernu Batzarrak kasuan kasuko eskumenetarako eskuordetze-xedapenetan ezarritakoarekin bat:

3.1. Alkatetzako Alorra.

Zuzenean Alkatearen mende dago, laguntza ematen dio Alkateari, eta Udalaren protokolo-ekitaldiak eta kanpoko harreman instituzionalak gainbegiratzen ditu:

–Alkatearen aholkularitza, laguntza eta idazkaritza.

–Erakundeekiko eta kanpoko harremanak.

–Protokoloa.

–Komunikazio Zerbitzua.

–Kanpora begirako jarduketak koordinatu eta gainbegiratzea.

–Hiriko ekitaldi ofizialak eta ospakizunak zuzentzea.

–Iruñeko Udalaren eta hiri senidetuen arteko harremanak sustatzea.

–Alkatetzako kontuak.

–Udal-jarduna helaraztea herritarrei, dela udal-bitartekoak baliatuz dela komunikabideen bidez.

–Egun ditugun komunikazio-tresnak zein etorkizunean izan ditzakegunak koordinatu eta dinamizatzea, bai eta zeregin horretan ari diren udal-langileak ere.

3.2. Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko Alorra.

Hiriaren plangintza estrategikoa diseinatzea. Enpresa-lehiakortasuna bultzatzea, sektorea sustatu eta dinamizatzea, asoziazionismoa bultzatzea eta Iruña jomuga turistiko gisa indartzea, haren irudia Espainian zein nazioartean berrituta. Gardentasuna eta udal-administrazioaren informazio zein kudeaketarako irisgarritasuna sustatzea, betiere administrazio oneko eskubidea betez eta gobernu irekiko forma berriak gordez; berrikuntza teknologikoak eta administrazio elektronikoaren ezarpena zein hobekuntza sustatzea, Smart City estrategia diseinatu eta garatzea; eta Udalak zein Udal Sektore publikoak –zeina erakunde autonomoek eta Udalaren pean dauden enpresa publikoek eta fundazioek osatzen baitute– egiten dituzten kontratazio publikoekin zerikusia duen oro. Udalaren koordinazio teknikoa gauzatzea Udal Gerentziaren bidez.

Gerentziari Unitate Organiko guztiak egokituko zaizkio.

a) Plangintza Estrategikoa:

–Udalaren epe luzeko plan estrategikoa diseinatu, landu, kudeatu, jarraipena egin, ebaluatu eta koordinatzea, zeinak barne hartuko baititu Hiri Plan bat eta Auzoen Plan bat. Azterlan eta analisi estrategikoak egitea.

–Eskualdeko, estatuko zein Europako finantzaketa lortzea Udalaren plan estrategikoari zein sektoreko udal-plan eta -estrategiei lotutako proiektuak garatu eta abian jartzeko.

–Hautagaitzak prestatzea eta aholkularitza teknikoa ematea dirulaguntzen deialdietara aurkezteko, eta Europar Batasunarekin batera finantzatutako udal-proiektuak koordinatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–Udalaren zeharkako estrategiak, planak, programak eta proiektuak bultzatu, kudeatu eta koordinatzea, Udalaren Alor bati baino gehiagori eragiten badiete, hala nola Hiri Behatokia, udal-kudeaketarako plana, Geografia Informazioko Udal Sistema, nekazaritzako elikagaien gaineko politikaren garapena, klima-aldaketa arindu eta horra egokitzeko politika...

–Hiriaren gizarte-egoerari eta haren eraldaketei buruzko azterketa soziologikoak egitea, lagungarri izan daitezen erabakiak hartzeko unean.

–Hirian eta Udalaren kudeaketan berrikuntzazko proiektuak diseinatu, kudeatu eta gauzatzea.

–Iruñeko Udalaren parte-hartzea kudeatu eta koordinatzea, udalerrien elkarte eta sareetan.

–Udaleko beste alorrei babes teknikoa ematea proiektuak zedarritzeko eta azterlanak eta analisiak egiteko, ikuspegi integrala –zeharkakoa zein estrategikoa– eskainita.

–Soziologia.

b) Merkataritza eta Turismoa:

–Enplegua eta enpresa berriak sortzeko proiektuendako laguntza, lanpostu berriak sortzeko prestakuntza-programa eta udal-merkatuetako marketin-plana.

–Merkataritza-plan bat garatzea, merkataritza-jarduna auzo guztietan sustatzeko.

–Lankidetza-proiektuak sustatu, koordinatu eta gauzatzea, erakunde publiko eta pribatuekin batera, sektorea indartze aldera.

–Dinamizazio-kanpainak, merkataritzaren eta turismoaren arteko koordinazioa, informazioa hobetzea eta artisautza sustatzea.

–Enpleguaren aldeko Tokiko Ituna garatzea hiriko merkataritzan.

–Barruti gotortua dinamizatzeko plana sustatzea.

–Turismoa sustatzeko neurriak planifikatu eta bultzatzea.

–Turismo-azpiegituren koordinazioa (turismoa erakartzeko guneak, aterpetxeak, etab.).

–Iruñeko turismo-eskaintza ezagutarazteko jarduketak.

–Azoka- eta biltzar-jarduna sustatu eta bultzatzea.

–Hiriko espazioa zabaldu eta indartzea, turismo-xedeei begira.

–Barruti gotortua sustatzea, kultura-turismoaren produktu gisa.

–Estatuko foroetan zein nazioartekoetan Iruña ezagutzera emateko jarduera eta ekitaldiak antolatzea.

–Gastronomiari lotutako ekitaldiak sortu eta halakoei laguntza ematea urte osoan zehar.

–Erromesei harrera egin eta kultur eta aisiako jarduerak antolatzea Donejakue Bidearen erakargarritasuna atzemateko.

c) Administrazioaren Koordinazio Teknikoa:

–Udalaren harremanak ANIMSArekin.

–Harremanak Arartekoarekin eta Kontuen Ganberarekin.

–Udaleko alorren funtzionamendua koordinatzea, betiere eraginkortasuna eta kudeaketa-gaitasuna handiagotuz.

–Udaleko lantalde administratiboa zuzentzea.

–Alor batean baino gehiagotan eragina duten proiektuak gauzatzeko ardura.

–Jarduketa-planak proposatu eta Udalaren helburuak gauzatzea, eta horiek betetzeko behar diren baliabideak esleitzea, dagozkien aurrekontu-arauekin bat.

–Jarraipena egitea Udalak hartu dituen konpromisoak eta adierazleak betetzearen gainean.

–Udaleko zerbitzuen kalitatea helburu duten jarduketak sustatzea eta betetzen direla gainbegiratzea.

–Jarduketa-planen ebaluazioa, haiek aldatzeko edo bertan behera uzteko behar beste proposamen eginda.

–Alor bakoitzari urtean esleitu behar zaizkion aurrekontu-baliabideei buruzko proposamena egitea.

–Gobernu-organoei proposatzea haien eskumenen esparruan dagozkien aferak.

–Gobernu Batzarrari proposatzea, hark oneste aldera, hala xedapen-proiektu orokorrak nola haren eskumenen esparruan dagozkion gainerako proposamenak.

–Alkateari onesteko proposatzea Gerentziaren antolaketari eta egiturari buruzko proiektuak.

–Hala behar izatera, antolaketa-aldaketei buruzko txostena egitea, alor eta departamentu bakoitzaren antolaketa- eta egitura-proiektuak barne hartuta.

–Aplikazio informatiko berriak abiaraztea, herritarrekiko harremanak hobetze aldera.

–Administrazio elektronikoa sustatzea.

–Iruñeko Udaleko memoriak.

d) Gardentasuna:

–Gardentasuna eta informazio publikorako irisgarritasuna lortzeko politikak bultzatu eta sustatzea.

–Intranetaren, udal-webgunearen eta egoitza elektronikoaren informazioa eta egitura kudeatzeko zereginak koordinatu eta gainbegiratzea. Argitaratu beharreko gutxieneko edukiak zehaztea, gardentasun-adierazleak bereziki adierazita. Iruñeko Udalari helarazitako gardentasun-eskaerak ebaztea.

–Udalaren gardentasun-eredua, datuen babesa eta informazioa eskuratzeko eskubidea koordinatu eta gainbegiratzea, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea, Gardentasunari, Informazio publikoa eskuratzeko bideari eta Gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea eta aplikagarri diren gainerako arauak betez.

e) Berrikuntza:

–Ordenatu eta gidatzea hala Administrazio elektronikoaren ezarpena eta hobekuntza nola Udalak ANIMSArekin dituen harremanak. Aplikazio informatiko berriak abiaraztea, herritarrekiko harremanak hobetze aldera.

–Smart City estrategia koordinatu eta garatzea, berrikuntza teknologiko aplikatuarentzat, Udaleko gainerako alorrekin batera, betiere lankidetza sustatuz Nafarroako Unibertsitate Publikoko SmartCities Institutuarekin, bestelako unibertsitate-zentroekin, erakunde publikoekin eta sektoreko enpresekin.

f) Udal-sektore publiko instituzionalaren politika orokorra:

–Politika orokorra finkatzea udal-sektore publiko instituzionalari dagokionez, besteak beste honako gai hauetan: kontratazioak, gardentasuna, datuen babesari buruzko legeak betetzekoa eta Iruñeko Udalak onetsitako agiri elektronikoaren plan zuzentzailea abiatzekoa.

–Beharrezko diren jarraibide orokorrak ematea udal-sektore publiko instituzionalak bete ditzan aplikagarri zaizkion legeak.

g) Kontratazio publikoa:

–Udalaren, haren erakunde autonomoen eta haren pean dauden Tokiko sektore publikoen (Sozietate publikoak, fundazioak eta bestelako entitateak) kontratazio publikoaren politika orokorra diseinatu eta koordinatzea.

–Kontratazio-agiri orokorrak egokitzea honako hauetatik eratorritako marko juridiko berriaren arabera: 2014ko Zuzentarauen laugarren paketea, sektore publikoko kontratuei buruzko 2014/24/UE Zuzentarau berariazkoa, eta geroan onets daitezkeenak.

–Izaera estrategikoko kontratazio publikoa bideratzea, 2020 Europar Estrategiak ezarritako helburuak –garapen arduratsukoak gizarteaz bezainbatean, eta jasangarriak zein berritzaileak ingurumenari dagokionez– lortzen laguntzeko.

–Erosketa publiko berdea, sozialki arduratsua eta berritzailea sustatzea kontratazio-agirietan gizarte-, ingurumen- eta berrikuntza-klausulak gehituta.

h) Aholkularitza juridikoko zuzendaritza:

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak egozten dizkion eginkizunak izanen ditu: laguntza eta aholkularitza juridikoa ematea Alkateari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta zuzendaritza-organoei.

Bere eginkizunak gauzatuta, behar diren zerbitzuko agindu eta jarraibideak emanen ditu.

Zuzenean Aholkularitza Juridikoaren Zuzendariaren mende arituta, Tokiko Gobernu Batzarrari laguntzeko organoaren Titularrak Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak egozten dizkion eginkizunak izanen ditu, bai eta zerbitzu juridikoak koordinatzekoak ere.

i) Osoko Bilkurako Idazkaritza:

–Osoko Bilkurako idazkaritza nagusia.

3.3. Zerbitzu Orokorretako Alorra.

Funtzio publikoaren garapen egokia kudeatzen du, eta populazioari buruzko tresnak zein prozedurak bideratzekoak zuzentzen ditu. Alorra, halaber, ahal den eraginkortasunik handiena lortzen saiatzen da, udal-baliabideen kudeaketan.

a) Giza Baliabideak:

–Plantilla organikoa.

–Lan- eta administrazio-kontratuak.

–Harremanak sindikatuen ordezkaritza-organoekin.

–Laneko arriskuen prebentzioa.

–Lan-osasuneko ikuskaritza.

–Nominak.

–Atezaintza.

–Aktak.

–Erregistroak.

–Hauteskundeei buruzko Legeak hauteskundeetarako udalei egozten dizkien zereginak gauzatzea.

b) Ogasuna:

–Aurrekontuei buruzko proiektu eta ikerlanak.

–Tributuen gaineko ikerlanak.

–Inbertsioei buruzko azterlanak.

–Baliabide ekonomikoak.

–Diruzaintza.

–Errentamenduak.

–Aseguruak.

–Finantzaketa.

–Kontu-hartzailetza.

–Tributuen kitapena.

–Diru-bilketa.

–Kontabilitatea.

–Ondarea.

–Inbentarioa.

–Erosketak.

–Dirulaguntzen kudeaketa.

3.4. Herritarren Segurtasuneko Alorra.

Herritarrei babesa ematen die eskubideak zein askatasunak balia ditzaten, eta herritarren segurtasuna bermatzen du elkarbizitza baketsuaren alde eginik eta pertsonak zein haien ondasunak babestuta, betiere legeekin bat. Halaber, izan litezkeen larrialdiei aurrea hartzea eta haien ondorioak ahal den gehiena arintzea du helburu.

–Zirkulazioaren diziplina kudeatzea.

–Ikuskizun publikoen eta aisia-jardueren diziplina kudeatzea.

–Gizabidez jokatzeko diziplina eta beste ordenantza batzuk kudeatzea.

–Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak.

–Ordenantzak eta bandoak betearaztea.

–Lizentziak egiaztatzea.

–Ikuskapenak eta gainerako alorrei laguntza ematea.

–Bide publikoaren erabilera kudeatzea, karpena eta aldi baterako instalazioena barne, eta horien funtzionamendua baimentzea.

–Zirkulazioa erregulatu eta kontrolatzea.

–Bide-segurtasunarekin zerikusia duten zereginak betetzea.

–Ospakizunak eta elkarretaratzeak kontrolatzea.

–Ibilgailuak erretiratzeko garabi-zerbitzua kudeatzea.

–Atestatuak egitea eta istripuetan sorostea.

–Polizia judizialaren eginkizunak betetzea.

–Babes zibilari dagozkion zereginak betetzea.

–Anbulantzien eta suhiltzaileen zerbitzuendako laguntza.

–Delinkuentzia prebenitzea.

–Salaketak tramitatzea.

–Objektu galduen bulegoaz arduratzea.

–Gizarte-babesa gauzatzea poliziaren esparruan.

–Udal-agintariak babestea.

–Udal-eraikinak babestea.

–Zaintza-talde iraunkorra edukitzea.

–Feriak, azokak eta antzekoak kontrolatzea.

–Hiriko segurtasun-planak planifikatu eta gauzatzea.

–Aurrekoen antzeko beste edozein eskumen, herritarren segurtasunarekin eta babes zibilarekin zerikusirik izanez gero.

–Espazio publikoaren erabilera antolatu eta arautzea, ibilgailuen zein oinezkoen mugikortasuna bermatzeko.

–Xedapenak eta arauak egitea, ibilgailuen zirkulazioa, trafiko-seinaleak, aparkatzeko tokiak eta bidaiarien zein salgaien garraioa arautzeko.

–Semaforoen erregulazioa kudeatzea.

–Zirkulazioa antolatzeko jarduketak zuzendu eta arautzea.

–Hiriko seinaleak.

–Aparkatzeko baimen bereziak ematea mugikortasun urriko pertsonei, bai eta beste edozein baimen ere, baldin eta mugikortasunarekin zerikusirik badu eta hari buruzko eskumena beste inongo organori ez bazaio egotzi.

3.5. Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorra.

Adin guztietako ikasleei zuzendutako hezkuntza-programak garatzea, Udalaren eskumen-markoaren barruan. Herritarren parte-hartzea sustatzea, Partaidetzarako Erregelamenduaren markoaren baitan, eta komunikazio-bideak zein harreman-zubiak ezartzea Udalaren eta herritarren artean. Gazteriaren alde abiarazitako politikak kudeatzea.

a) Hezkuntza:

–Hezkuntza-instalazioak mantendu eta sustatzea: eskola publikoak, musika-eskola eta abar.

–Ikastetxe publikoetako eraikinak kontserbatu, mantendu eta zaintzea.

–Instalazio horiek eskolaz kanpoko orduetan erabiltzeko koordinazioa.

–Herritar guztiei zuzendutako hezkuntza-programak garatu eta sustatzea.

–Ikastetxeek garatzen dituzten jarduerak sustatzea eta guraso-elkarteei (IGE) haien zereginetan laguntzea, dirulaguntzen edo programa berezien bitartez.

–Iruñearen gaineko ezagutza bultzatzea ikasleen artean.

–Lankidetzan jardutea unibertsitateekin.

–Araubide bereziko musika-irakaskuntza sustatzea eta Joaquín Maya Musika Eskola kudeatzea.

–Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa alor honi atxikirik egotearen ondoriozko eginkizunak.

–Arte-irakaskuntzak sustatzea eta Catalina de Oscáriz Arte Eskola kudeatzea.

b) Herritarren Partaidetza:

–Hiriko elkarte eta entitateen erregistroa.

–Herritarren entitateendako dirulaguntzak kudeatzea.

–Ebazpena ematea Udalaren kide anitzeko organoetan parte hartzeko eskaeren gainean.

–Elkarteen Etxea eta Calderería kaleko Erabilera Anitzeko aretoa kudeatzea.

–Herritarren Partaidetzarako Erregelamenduaren helburuak garatzea.

–Hiriko Gizarte Kontseilua eratzea.

–Laguntza ematea herritar guztiei zuzendutako ekitaldien bitartez herritarren partaidetza sustatzen duten elkarteei.

–Boluntariotza sustatzeko programak indartu eta bultzatzea.

–Elkarteei prestakuntza ematea teknologia berriei, kontabilitateari, dirulaguntzen bilaketari eta abarri buruzko ikastaroen bitartez.

–Errolda.

–Ezkontza zibilak.

–Izatezko bikoteen erregistroa.

–Herritarrendako Arreta Zerbitzua.

–Auzo-eztabaidaguneen eta -kontseiluen sorrera erraztea, auzo bakoitzaren berariazko errealitatea kontuan hartuz.

–Onlineko partaidetza eta herri-galdeketak sustatu eta koordinatzea.

–Dibertsitatea kontuan hartzea.

c) Gazteria:

–Gaztediaren Etxea mantentzea eta sustatzea (ikastaroak, aholkularitza, zibergela, etab.).

–Iruña Gaztea III. Plana erredaktatu eta garatzea.

–Gazteei zuzendutako programak garatzea.

–Gazte-enplegua: bideak ezartzea gazteak lan mundura sar daitezen.

–Babesa ematea gazteek garatutako ekimenei.

–Entitate eta elkarteek gazteei zuzenduta garatzen dituzten jarduerak sustatzea (dirulaguntzak).

3.6. Kultura eta Berdintasuneko Alorra.

Kultura sustatzeko jarduerak bultzatu eta kudeatzea. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea Berdintasuneko Ordenantzaren eta Iruñeko III. Berdintasun Planaren markoaren barruan (2016-2022).

a) Kultura:

–Iruñeko kultur bizitasuna sustatzea, azpiegiturak sortuz eta kalitatezko ekoizpenak programatuz.

–Kultura sustatu eta hedatzea.

–Kultur ekipamenduak sortzea eta gizartearen partaidetza dinamizatzea.

–Hiriko espazioa zabaldu eta indartzea, kultur xedeei begira.

–Liburutegi publikoak eta irakurzaletasuna sustatzea.

–Argitara ematea Udalaren argitalpen zientifiko eta dibulgaziozkoak.

–Kolektibo profesionalen kultur jarduna indartu eta sustatzea.

–Hiriko kultur erakunde eta entitateen ekimenak, funtzionamendua eta partaidetza bultzatzea.

–Iruñeak berezko dituen gizarte- eta kultura-jarduerak sustatzea, hala nola Sanferminak eta ekitaldi tradizionalak.

–Euskarazko kultur jarduna sustatzea.

–Euskara eta Itzulpen Zerbitzua.

–Jarduera-programak sustatu eta garatzea Civivox zentroetan.

–Sormena sustatzea eta arte plastikoen, antzerkiaren eta musikaren adierazpen garaikideak hedatzea.

–Programazio artistikoa koordinatzea, Gayarre Antzokia Fundazioaren bidez.

–Udalaren arte-ondarea handiagotzeko bultzada.

–Artista gazteen sustapen profesionala egitea, haiei zuzendutako lehiaketak antolatuta.

–Udal Artxiboa.

b) Berdintasuna:

–Ekintza positiboko berariazko neurriak diseinatu eta sustatzea.

–Berdintasuneko Ordenantza ezarri eta garatzea.

–Bere lurralde-eremuan bizi diren herritarrak sentsibilizatzea emakumeen eta gizonen ezberdintasun-egoeraz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriez.

–Proposamenak eta sustapen-lana egitea zeinek bere administrazioan berariazko programak edo zerbitzuak egokitzeko eta sortzeko, bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeek oinarrizko gizarte-eskubideak izango dituztela bermatze aldera.

–Proposamenak eta sustapen-lana egitea baliabideak sortu eta egokitzeko, emakumeei eta gizonei bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzen laguntze aldera.

–Norberaren lurralde-eremuan gertatzen diren bereizkeria-egoerak hautematea, eta egoera horiek errotik kentzeko neurriak diseinatu eta sustatzea.

–Erakunde publiko zein pribatuekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea, baldin eta erakundeon xedeek edo eginkizunek emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesten laguntzen badute.

–Solaskidetza emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan eskumenak dituzten erakunde, organo eta unitateekin, eta, bereziki, Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin.

–Compañía kaleko zentroa kudeatu eta dinamizatzea.

–Iruñeko Emakumeen Etxea.

–Laguntza banatzea Berdintasuna sustatzen duten entitateen artean.

–Hedapen- eta sentsibilizazio-jarduerak egitea: martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren eta azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldien programazioa.

–Argibide-, aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua ematea LGTBIko gaietan.

–LGTBI kolektiboari zuzendutako programak garatzea.

3.7. Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorra.

Udalaren gizarte-zerbitzuen sistema herritarren eskura jartzea ahalbidetzen du, herritarren beharrei erantzuna emanda, komunitate solidarioagoa, orekatuagoa eta gizarte-kohesio handiagokoa lortze aldera. Halaber, kirol-jarduna eta kirol-ekitaldiak sustatzen ditu herritarren artean.

a) Gizarte Zerbitzuak:

–Sarbidea kudeatzea, herritarrak Udalaren gizarte-zerbitzuen sistema publikora irits daitezen.

–Herritarrek nozitzen dituzten edo nozitzen ahal dituzten premiazko gizarte-egoerak prebenitu eta haiei antzematea, eta herritarrei harrera egitea gizarte-zerbitzuetako eta -orientazioko sisteman, auzo-unitateen bitartez.

–Menpekotasun-egoerak prebenitzea, norberaren autonomia sustatzea eta arta ematea autonomia-arazoak dituzten edo menpekoak diren pertsonei.

–Menpekotasuna duten pertsonei zuzendutako etxez etxeko laguntza-zerbitzua kudeatzea.

–Bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko ekintzak, ibilbide pertsonalizatuak osatuta. Prestakuntza- eta enplegu-programak garatuko dira, aipatu pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko, eta gizarte-enplegu babestuari buruzko proposamenak gauzatuko dira, haien gizarte- eta lan-sustapenari begira.

–Pobreziari eta gizarte-bazterkeriari kontra egiteko ekintzak, batik bat, gizarte-larrialdiko egoerei aurre egitera bideratutakoak.

–Bizileku-baliabideak, gizarte-larrialdi baten edo haien inguruabar sozio-pertsonalen ondorioz gizarte-egoera ahulean dauden pertsonendako (adinekoendako apartamentuak, emakumeendako eta haien seme-alabendako etxebizitzak, etxerik gabeko pertsonendako udal-zerbitzua…), eta gizarte-larrialdiko etxebizitzak.

–Haurrei eta familiei laguntzeko programak. Prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea adingabeen arrisku- edo babesgabetasun-egoeretan zein gizarte-gatazkakoetan.

–Emakumeendako Arreta Zerbitzua. Arreta intentsiboa, espezializatua eta pertsonalizatua, genero-bortizkeria nozitzen duten edo nozitzeko arriskuan dauden edota beren autonomia berdintasun-baldintzetan baliatzeko gizarte-zailtasunak dituzten emakumeendako eta haien seme-alabendako.

–Lankidetza hitzarmenak Nafarroako Gobernuarekin, Gizarte Zerbitzuen esparruko programak garatzeko.

–Kanpoko finantzaketa-iturriak eskuratzea, gizarte zerbitzuen programak garatzeko.

–Informazio-sistemak garatzea gizartearen errealitatea ezagutzeko eta emandako zerbitzuak planifikatzeko eta ebaluatzeko.

–Zaharrei zuzendutako programak garatzea.

–Pobrezia energetikoaren kontra borrokatzea.

b) Komunitate Ekintza, Garapenaren aldeko Lankidetza eta Kirola:

b.1.–Komunitate Ekintza:

–Komunitate Ekintzako proiektua koordinatu eta dinamizatzea hiriko auzoetan.

–Komunitate-ekintzak garatzea elkarlanean arituta gizarte-eragileekin eta erakundeekin.

–Gizarte ekimenetarako zentro komunitarioak kudeatu eta mantentzea.

–Auzoetan garatzen den Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzua kudeatzea.

b.2.–Garapenaren aldeko Lankidetza:

–Herrialde pobreetako komunitateetan giza garapena babestera zuzendutako politikak garatzea.

–Programak abiatzea garapenaren aldeko lankidetzari eta nazioarteko elkartasunari begira.

–Ekintza humanitarioak eta larrialdietakoak.

–Herritartasun globalaren eta elkartasunaren aldeko hezkuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak sustatzea.

b.3.–Kirola:

–Udalaren kirol-instalazioak mantendu eta sustatzea.

–Adin eta mota orotako herritarren jarduera fisikoa bultzatzeko proiektuak sustatu eta abiaraztea.

–Kirol-programak eta -ikuskizunak garatzea.

–Lankidetza kirol-entitateekin.

–Kirol-ekitaldiak sustatzea.

3.8. Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko Alorra.

Hiria lurraldean sortzea: horretarako, hiri-antolamendua planifikatu eta kudeatzen du, etxebizitza duin bat eduki ahal izatea errazten du, naturguneak hobetzen ditu, historia-ondarea zaintzen du eta ahalegina egiten du hiri- eta gizarte-ingurua osasungarria izan dadin, osasun-, higiene- eta ikuskaritza-baliabideen bitartez.

a) Hirigintza, Etxebizitza eta Birgaitzea:

a.1.–Hirigintza eta etxebizitza:

–Plangintza eta Kudeaketa Zerbitzua.

–Hiri-plangintza eta -antolamendua.

–Plangintzaren garapena eta kudeaketa.

–Hirigintza-diziplinako Zerbitzua.

–Hirigintza-lizentziak.

–Jarduera-lizentziak.

–Irekitzeko lizentziak.

–Bide publikoa obrak direla-eta okupatzeko lizentziak.

–Aurri-egoerak eta eraikuntza-patologiak.

–Betearazpen-aginduak eta ordezko betetzeak, berezko dituen eskumenei dagozkien gaietan.

–Legezkotasunaren kontrola, aurreko gaietan.

–Alor honi lehen egotzitako eginkizunen segimendua eta gainbegiraketa egitea, baldin eta erakunde autonomoen eta udal-enpresen bidez kudeatzen badira.

–Hipoteka Bitartekaritzako Bulegoan laguntzea Iruñean kalteturik dauden familien alde, Nafarroako Gobernuko zerbitzu baliokidearekin lankidetzan.

–Udal-ondasunak besterentzea.

a.2.–Etxebizitzak birgaitzea:

–Etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko politika sustatzea.

–Jarduketa guztiak koordinatzea, etxebizitza- zein birgaitze-esparruetan.

–Udalarenak diren etxebizitzak kudeatzea, herritarren zerbitzura jarrita.

–Udal-etxebizitzak birgaitu, mantendu eta kontserbatzea.

–Behar diren desjabetzeak egitea igogailuak jartzeko bizitegi-eraikinetan.

–Jarduketak sustatzea hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko.

b) Osasuna:

–Ingurumena ikuskatzea (ura, airearen kutsadura, zaratak...).

–Elikagaiak ikuskatzea (prestaketa, salmenta eta kontsumoa).

–Zoonosia (animalien populazioaren eta haien gaixotasunen kontrola).

–Epidemiologia (osasun-inkestak, elikadurazko toxiinfekzioak, osasun-hezkuntza).

–Desinfekziorako eta intsektu eta arratoiak hiltzeko parkea.

–Komun publikoak.

–Bainuetxeak.

–Bilketa bereziak.

–Laborategia (analisi kimiko eta mikrobiologikoak).

–Hilerria.

3.9. Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorra.

Udal-alorretako proiektuei dagozkien obrak kontratatu eta egitea, ahal den eraginkortasunik handiena lortzeko funts publikoak erabiltzean. Iruñeko ondarea eta azpiegiturak egoki kontserbatu eta mantentzea, herritarrek ondasun publikoak baliatu ahal ditzaten. Oztopo arkitektonikoak kentzea eta garraiobide guztietarako irisgarritasuna ahalbidetzea. Hiri-mugikortasun jasangarriko aukera guztiak sustatzea, Iruñerriko Mankomunitatearekin elkarlanean. Hiriko natur ondarea zaindu eta leheneratzea, eta ingurumeneko jokamolde jasangarriak sustatzea, bereziki gazteenen artean.

a) Proiektu Estrategikoak:

a.1.–Proiektuak eta Obrak:

–Azterlanak egin eta proiektuak erredaktatzea.

–Eraikitzeko zein urbanizatzeko obrak egitea.

–Aparkalekuen emakida eta horien eraikuntzaren segimendua sustatzea, funtzionatzen hasi bitartean.

–Hiriko ondarea eta azpiegiturak birgaitzeko eta zaharberritzeko obrak eta proiektuak egitea.

–Oztopo arkitektonikoak kentzea, garraiobideetarako irisgarritasuna hobetuta.

–Azpiegitura estrategikoetako plana sustatzea, Iruñearen etorkizunari begira.

a.2.–Hiri Kontserbazioa:

–Kontserbazio- eta mantentze-lanak (bide publikoak, lorategiak, harresiak, hiri-altzariak, eraikinak, igogailuak eta berokuntza).

–Mantentze-lanetarako kontratuen kontrola.

–Ibilgailu-parkea.

–Hiriko argiteria (kontserbatze- eta mantentze-lanak).

–Hiriko garbiketa.

–Biltegi-parkea.

–Honako hauen gastuak: ur-kontsumoa, zabor-tasak, ureztatzeko ura eta elektrizitate-harguneak zein -kontsumoa.

–Aparkalekuen emakiden jarraipena eta haien ustiapenaren kontrola.

–Zangak egin eta mantentzea.

–Ibiak.

–Administrazio-emakidaren araubidepean aparkatzeko tokiak erabiltzeko lagapenen jarraipena eta kontrola egitea –esleitu aurretik eta ondoren-, eta Autobus Geltokiaren administrazio-emakidaren gainean jarraipena egitea.

b) Mugikortasuna:

–Buru jardutea zerikusia duten gainontzeko alorrekin elkarlanean mugikortasun jasangarriko politikek eragindako aldaketa fisikoen diseinuan eta hura gauzatzean.

–Hiriko auzoen arteko eta Iruñerriarekiko oinezkoen ibilbide-plana garatzea, bereziki aintzat hartuz oztopo arkitektonikoak kentzea eta garraiobideen arteko loturak ahalbidetuz.

–Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Toki Ituna garatzen jarraitzea.

–Hiriko mugikortasuna ebaluatzea, berariazko azterlanak eginez edo enkargatuz eta jarduteko proposamenak diseinatuz.

–Hiri-mugikortasun jasangarriko moduak sustatzea.

–Eskola-bide seguruen sorrera sustatzea, ikastetxeekin elkarlanean.

–Gaur egun dagoen bidegorrien sarea aztertu eta hedatzea.

–Ibilgailu elektrikoak kargatzeko sarea sustatzea.

–Mugikortasunari lotutako zeregin guztiak sustatzea eta horietan laguntzea, bereziki jabari publikoko informazio- eta publizitate-euskarrien emakida.

c) Jasangarritasuna:

–Kontzientziazio aktiboa sustatzea ingurumen-gaietan, hala herritarren artean nola udal-administrazioan berean.

–Iruñeko ingurumen-aberastasuna eta haren dibertsitatea ezagutzera ematea.

–Pasabide ekologikoen sare bat sortzea, eraikitako hirian natura integratzen laguntzeko.

–Hiriko biodibertsitatea babestea eta natur ondarearen kontserbazioa zaintzea.

–Jasangarritasun-irizpideak eranstea udal-kontratuetan eta zerbitzu publikoen kudeaketan.

–Konpostaje komunitarioko guneen sarearen garapena sustatu eta zaintzea.

–Hiriko komunitate-baratzeen sarea garatu eta kudeatzea.

–Ingurumen-hezkuntzako programak sustatu eta egitea, herritar guztiei zuzenduta, hala adingabeei, ikastetxeen bidez, nola helduei, Ingurumen Museoaren eta beste tresna batzuen bidez.

–Energia-eraginkortasuna sustatzea hala Udalean nola herritarren artean.

–Udaleko energia-kontsumoak kontrolatzea, eta haiei lotutako udal-ekimen guztietan parte hartzea (energiaz hornitzeko kontratuak, eraikinen mantentze-lanak, eraikin berrien proiektuak...).

–Erraztasunak ematea herritarrek eta gizarte-eragileek energia berdea instala dezaten (energia-aholkularitza).

Dekretu hau noiz onetsi eta biharamunetik aitzina egonen da indarrean, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den.

Iruñean, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1910499