167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberriko Udalak honako erabaki hau hartu zuela, 2019ko ekainaren 27ko osoko bilkuran:

1. Alkatetza karguan ari denak dedikazio esklusiboan beteko ditu karguari dagozkion eginkizunak.

Dedikazio horregatik urtero 2.605,69 euroko hamabi paga jasoko ditu (hileroko ordainsari bana). Gizarte Segurantzan dagokion araubidean alta emango da.

2. Era berean, ezartzea %50eko dedikazio partziala alkateordetzarentzat eta Osasuna eta Ingurumeneko zinegotzitzarentzat, Jorge Bacaicoa Berueteri esleituak.

Hileroko 900,00 euroko zenbateko gordina ordainduko zaio, urteko 12 pagatan, eta Gizarte Segurantzan dagokion araubidean alta emango da.

3. Dedikazio esklusiboa edo partziala esleiturik ez daukaten udalkideek dietak jasoko dituzte, udalaren kide anitzeko organoen osoko bilkuretara joan eta parte hartzeagatik eta informazio batzordeetako mahaiburu aritzeagatik:

–Osoko bilkura bakoitzeko: 70,00 euro.

–Kontseilu sektorialen bilkura bakoitzaren burutzagatik: 40,00 euro. Urteko gehieneko zenbatekoa ezartzen da, 500 eurokoa, udalkide buru eta batzorde bakoitzeko.

4. Udalkideek legez dagozkien kalte-ordainak jasoko dituzte, karguan aritzeagatik egiazki eragindako gastuengatik. Era berean, telefono partikularra erabiltzeagatik hileroko 20,00 euroko zenbatekoa emango zaio telefono korporatiborik ez duen zinegotzi ordezkari bakoitzari, baldin eta udal kudeaketarako zenbateko handiagoa justifikatzen ez badu.

5. Erabaki honen ondorioz, lanalditzat ulertuko da udaleko langileriari momentu bakoitzean aplikatu ahal zaiona.

6. Erabaki honetan ezarritako zenbatekoak urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean berrikusiko dira, organo eskudunak Nafarroan ezarritako kontsumoko prezioen indizeak aurreko urtean dituen gorabeheren arabera.

7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean beharrezko iragarkia argitaratzea.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Erriberrin, 2019ko uztailaren 29an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L1910275