167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udalerri honetako bake epaile titularra eta ordezkoa lau urterako hautatu ziren, eta epe hori bukatzear dago. Beraz, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2 eta 3 artikuluan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat, 15 egun baliodunean deialdi publikoa irekirik egonen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, legezko betebeharrak dituzten interesdunek hautatuak izateko eskabideak Udalaren Erregisto Orokorrean aurkez ditzaten.

Elon, 2019ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L1910466