167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Martzillako langileen lan-baldintzei buruzko
hitzarmena, ofizioz berrikustea

Martzillako Udalak honako erabaki hau hartu zuen gehiengoz, 2019ko apirilaren 19an egin osoko bilkuran. Hona hemen, hitzez hitz:

Lehena.–Udaleko Osoko Bilkurari igortzea maiatzaren 26ko 130/2015 Alkatetzaren Ebazpena ofizioz berrikusteko espedientea hasteko proposamena, erabakiak deuseztasun-akatsa duelako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 47. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.–Bertan behera uztea administrazio-xedapena, honako hau iritzita: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 108. artikuluan ezarritako baldintzak badaude.

Hirugarrena.–Interesdunei jakinaraztea prozedura hasi egin dela, hamabost eguneko epean, euren iritziz, egin behar diren alegazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten.

Laugarrena.–Ahalmena ematea Alkatetzari nahitaezko irizpena eskatzeko Nafarroako Aholku Kontseiluari. Eskaera horrekin batera planteatutako gaiari dagozkion agiri guztiak erantsiko dira. Irizpena eskatzeko erabakitzen den ebazpen berean honako hau ere erabakiko da: ebazpena emateko epea bertan behera uztea, eskaera egin eta txostena jaso bitarteko aldian, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22. artikuluak ezarritako ahalmena aplikatuz. Epea bertan behera uzten duen ebazpena jakinaraziko zaie interesdunei, baita txostena noiz jaso den ere.

Martzillan, 2019ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1910910