167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia 2019ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 9an; halaber, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Hamabost egun balioduneko jendaurreko epea iragan da inork inongo alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe. Hortaz, aipatu aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu gerakina sartzearen espedientea:

1.–Gastu goitituak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 290.061,35 euro.

Guztira: 290.061,35 euro.

Espedientearen finantzaketa.

1.–Diru-sarrera handiagoak.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 40.023,32 euro.

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina: 250.038,03 euro.

Guztira: 290.061,35 euro.

Irunberrin, 2019ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Rocio Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1910476