167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, etxebizitzak eraikitzeko eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2019ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen etxebizitzak eraikitzeko eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat etorriz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Ledean etxebizitzak eraikitzeko eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ledean, 2019ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Miguel Monreal Vidal.

Iragarkiaren kodea: L1910600