167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

6.3 eta 6.5 banaketa eremuak urbanizatzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Funeseko Udalak, 2019ko martxoaren 28an egin osoko bilkura arruntean honako erabakia hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

Lehena.–6.3 eta 6.5 banaketa eremuak urbanizatzeko proiektua behin betiko onestea.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Orobat, Nafarroako Foru Administraziora igorriko da behin betiko onesteko erabakiaren jakinarazpena, baita behin betiko onetsitako hirigintzako betearazpen tresnaren kopia kautotua, Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetua, eta tramitaturiko espediente osoaren kopia bat ere, gehienez 10 eguneko epean, aipatu onespenetik hasita.

Hirugarrena.–6.3 eta 6.5 banaketa eremuen birzatitzeko batzordeei igortzea Udal Idazkaritzak igorritako idazkia. Horretan azaltzen da, Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeari jarraikiz, 6.3 eta 6.5 banaketa eremuen Konpentsazio Batzordeak soilik hartuko duela sistema orokorren edo hirigintza obra publikoen exekuzioa xede duten kontratazio prozesuen gaineko ardura, hauek lege beraren testuan ezartzen diren moduan burutuz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2019ko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, Ignacio F. Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1910295