167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

7/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2019ko abuztuaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa hau:

7/2019 aurrekontu-aldaketa, kreditu berezian oinarritua; zenbateko osoa: 19.792,00 euro.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Faltzesen, 2019ko abuztuaren 8an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L1910570