167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Hiri-jarduketarako Plan Berezia 9. poligonoko 254. lurzatian. Hasierako onespena

Berako Udaleko Alkateak, 2019ko abuztuaren 20an emandako Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 9. poligonoko 254. partzelaren Hiri-jarduketarako Plan Berezia. Estibaliz Pinacho Olaciregui da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2019ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1910944