167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasei buruzko ordenantzan.
Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2019ko apirilaren 30eko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Udalaren hilerriaren erabilera, eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan.

2019ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 24an, delako ordenantzaren hasierako onespenaren eta jendaurreko epearen iragarkia, baita Udalaren iragarki-taulan ere. Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iraganik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Aldaketa horrek beharrezko ondorio juridikoak izan ditzan, osorik argitaratzen da haren testua, delako artikuluan ezarria bete beharrez. Era horretan, tasen-eranskina honela gelditzen da idatzirik, 1. epigrafean honako idazketa hau erantsiz:

a) Arroitzen erroldatutako lagunen ehorzketak kolunbarioetan: doan.

b) Arroitzen erroldaturik ez dauden lagunen ehorzketak kolunbarioetan: 165,00 euro; salbu eta erroldaturik egon hil aitzineko hogeita hamar urteko epearen barnean, orduan ere dohainik izanen bailitzateke.

c) Kolunbarioaren alokairua 150,00 eurokoa izanen da, hamar urterako; epea iraganik beste hamar urte luzatzeko aukera izanen da, alokairu epean metatutako KPIarekin eguneratua, baldin eta behar adina kolunbario badaude. Aldaketa honen onespen egunean lehenik okupatutako kolunbarioetarako, haien ehorzketa gastua ordaindu dutenez, ez dute alokairua ordaindu behar hura berritzeko egunera arte, hau da, aldaketa honen onespenetik hamar urtera.

d) Panteoi pribatuetan egiten diren ehorzketei dagokienez, haien gastuak eta kudeaketak horien jabeek ordainduko dituzte, Arroitzen erroldatuta egonda ala ez.

Arroitzen, 2019ko abuztuaren 6an.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1910511