167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Udalkideen ordainsariak

Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, udalak, 2019ko uztailaren 3an egindako bilkura arruntean, ordainsarien araubidea aldatu eta erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Ezartzea honako zenbateko hauek udalkideentzat, Udalaren kide anitzeko organoetara eta udal honek parte hartu beharreko kide anitzeko organoetara joateagatik:

a) Osoko bilkuretara joateagatik: 60 euro.

b) Informazio batzorde iraunkorrera, kontuen batzorde berezira edo udal honek parte hartu beharreko kide anitzeko organoetara joateagatik, baldin eta organo horrek ez badio joategatik ordaintzen delako zinegotziari: 560 euro. Zenbateko garbiak dira horiek eta jada aplikatu zaizkie PFEZren atxikipenaren ondoriozko kenkariak.

Bigarrena.–Ezartzea kalte-ordain hauek, karguetan aritzeak ekarritako egiazko gastuengatik:

a) Allingo Udaletik kanpo bilkura ofizial batera joan eta etortzeko kilometroengatik: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat ezartzen diren zenbatekoak emanen dira kalte-ordain gisa.

b) Karguan aritzean egindako beste edozein gastu, behar bezala baimendua, aldez aurretik agirien bidez behar bezala frogatuta.

Allinen, 2019ko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1910293