167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Udal ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2019ko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udaleko administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geratuko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ablitasen, 2019ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L1910465