167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

1, 2 eta 3/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Udal honek, 2019ko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, 1, 2 eta 3/2019 aldaketak onetsi zituen 2019ko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ablitasen, 2019ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L1910442