167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko ehun eta hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko ehun eta hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko prozeduran (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 1490/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia), José Javier Manso Crespo jaunak, María Carmen Martínez Aranguibel andreak, Ángela Arregui Jiménez andreak, Ana Isabel Castell Sanz andreak, Carmela De la Llave Nuin andreak, Ana Elena López Villar andreak, Encarnación Moreno Garalut andreak eta María Ángeles Zamora Alcalde andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute deialdi horren 14. oinarriaren aurka. Oinarri horrek arautzen ditu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek gainditu behar dituzten probak erakunde autonomo horren aldi baterako barne igoerako izangaien zerrendetan sartzeko. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 55. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko abuztuaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1910941