166. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

222/2019 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Barne Zuzendaritza Nagusiak emana, trafikoa arautzeko neurri berezi osagarriak ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean, Biarrizko G7 gailurra dela-eta (2019ko abuztuaren 24tik 26ra bitarte).

2019ko abuztuaren 24tik 26ra bitarte, G7 gailurra eginen da Biarritzen, eta, aldi berean, udako oporretako itzulera-operazioa. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Trafikoko zuzendariak, 2019ko uztailaren 24ko 3787 Ebazpenaren bidez, zirkulazio-murrizketak ezarri ditu. Horregatik guztiagatik, gomendagarria da neurri bereziak hartzea trafikoa arautzeko.

Segurtasuna edo zirkulazioaren jarioa dela-eta trafikoa arautzeko neurri bereziak hartzeko ahalmena Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Bateginaren 18. artikuluak jasotzen du (urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako testua), eta agintari eskudunaren esku uzten du. Besteak beste, azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuak onetsitako Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorraren 37. eta 39. artikuluek neurri horietako batzuk zehazten dituzte, eta haiek hartzeko prozedura arautzen dute.

Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, Nafarroako Gobernuak hartuko ditu aipatu neurriak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko 13/82 Lege Organikoaren 49. eta 51. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Aurreko guztiagatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 85/2019 Foru Dekretuarekin eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuarekin lotuta,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honetako I. eranskineko zerrendan agertzen diren zirkulazio-murrizketak ezartzea.

2. Ebazpen honek eta bere edukiak eraginkortasun osoa izanen dute, ebazpen honen I. eranskinean xedatutakoaren arabera.

3. Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Foruzaingoko buruari, Probintziako Trafiko Buruzagitzari eta Asociación Navarra de Empresarios de Transporte elkarteari.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 22an.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

I. ERANSKINA

Zirkulazio-murrizketa osagarriak

Lehena.–Zirkulazio-murrizketak.

Debekatuta dute zirkulazioa, 2019ko abuztuaren 24ko 00:00etatik 2019ko abuztuaren 26ko 18:00ak arte, garraiatzen duten kargatik zirkulazio baimen osagarria behar duten ibilgailuek, bai eta, Espainian salgai arriskutsuen errepideko garraioaren eragiketak arautzen dituen maiatzaren 5eko 551/2006 Errege Dekretuaren eta Salgai arriskutsuen nazioarteko errepideko garraioari buruzko Europako Akordioaren arabera, arriskua adierazteko arauzko panelak eraman behar dituztenek ere.

Honako errepide hauetan ezin dute zirkulatu:

ERREPIDEA

ERREPIDEAREN
NORANZKOA

MUGA

A-1

Gipuzkoarantz

Gipuzkoako muga

NA-120

Gipuzkoarantz

Gipuzkoako muga

NA-1300

Gipuzkoarantz

Gipuzkoako muga

A-15

Gipuzkoarantz

Gipuzkoako muga

NA-4150

Gipuzkoarantz

Gipuzkoako muga

NA-4400

Frantziarantz

Frantziako muga

N-121-A

Gipuzkoarantz

Gipuzkoako muga

NA-1310

Frantziarantz

Frantziako muga

NA-4410

Frantziarantz

Frantziako muga

N-121-B

Frantziarantz

Frantziako muga

NA-2600

Frantziarantz

Frantziako muga

N-135

Frantziarantz

Frantziako muga

NA-137

Frantziarantz

Frantziako muga

NA-138

Frantziarantz

Frantziako muga

NA-2011

Frantziarantz

Frantziako muga

NA-7130

Arabarantz

Arabako muga

NA-132-A

Arabarantz

Arabako muga

NA-743

Arabarantz

Arabako muga

NA-7210

Arabarantz

Arabako muga

NA-7300

Arabarantz

Arabako muga

NA-7220

Arabarantz

Arabako muga

NA-7242

Arabarantz

Arabako muga

NA-1000

Gipuzkoarantz

Gipuzkoako muga

NA-1001

Gipuzkoarantz

Gipuzkoako muga

NA-1320

Gipuzkoarantz

Gipuzkoako muga

NA-4000

Gipuzkoarantz

Gipuzkoako muga

Bigarrena.–Ez-betetzea eta bestelako neurriak.

I. eranskin honetan jasotzen diren arauak betetzen ez badira, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bateginean aurreikusitakoaren araberako zehapenak ezarriko dira.

Trafikoa erregulatu eta zaintzen dituzten agenteek, errepideen eta trafikoaren egoera kontuan hartuta, egoki jotzen dituzten beste neurri batzuk hartu ahalko dituzte trafikoa arautzeko, aurreko atalean zehaztutako neurrien osagarri, G7 gailurrak dirauen bitartean.

Horrez gain, ebazpen honetan ezarritakoaren arabera zirkulazioa debekatuta duten ibilgailuei baimentzen ahalko diete zirkulatzea, ezartzen diren baldintzetan.

Hirugarrena.–Baimen bereziak.

Abuztuaren 24an, 25ean eta 26an, lehen apartatuan zehaztutako ibilgailuei emandako zirkulazio-baimen berezi guztiak indarrik gabe gelditzen dira, bai Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak emanak, bai Trafikoko Lurralde Bulegoek luzatuak.

Laugarrena.–Publizitatea.

Ebazpen honetan ezarritako neurriak jakitera emanen dira komunikabide masiboen bidez, irratiz eta telebistaz bereziki, ukitutako erabiltzaileek berehala jakin dezaten.

Iragarkiaren kodea: F1911173