165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu berezia 2019rako. Behin betiko onespena

Batzar Orokorrak 2019ko maiatzaren 15ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen kreditu bereziaren espedientea, 831.000 eurokoa, “Uxueko hondakin-uren tratamendua” izeneko inbertsioaren kostuei aurre egiteko.

2019ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an, argitaratu zen dagokion iragarkia eta espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsi dela ulertzen da, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa argitara ematen da, kapituluka laburtua, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 831.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 831.000 euro.

Tafallan, 2019ko uztailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1909631