165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberako auditoretzako teknikari izateko bost lanpostu huts oposizio bidez betetzekoa (horietako baterako euskaraz jakin behar da). Behin-behineko izendapena.

Bukatu da Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoriako teknikari izateko bost lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia, lehendakariaren 2018ko abuztuaren 21eko Ebazpenaren bidez onetsia. 2019ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 26koan, eta data bereko 4. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean Maite Echarte Zambrano, José Javier García Logroño, Daniel Caños Hernández, Rosario Ondarra Erdocia eta M.ª Esperanza García Cascante izendatzeko proposamena argitaratu zen. Hortaz, deialdiko 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, izangaiek 7.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu baitituzte, bidezkoa da proposatutako izangaien behin-behineko izendapena egitea, lanpostuaz behin-behinekoz jabetu eta sei hilabeteko praktikaldiari hasiera emateko, deialdiaren 9. oinarrian aurreikusi bezala.

Arestian adierazitakoa kontuan hartuta, lehendakaritza honek, dagozkion ahalmenak eta bere eskumenak erabiliz.

EBAZTEN DU:

Lehena.–Maite Echarte Zambrano, José Javier García Logroño, Daniel Caños Hernández, Rosario Ondarra Erdocia eta M.ª Esperanza García Cascante Nafarroako Kontuen Ganberako behin-behineko funtzionario izendatzea, auditoretzako teknikari gisa.

Bigarrena.–Interesdunek, funtzionarioaren behin betiko izendapena lortzeko, sei hilabeteko praktikaldia gainditu beharko dutela ezartzea. Izangaiek beren lanpostuaren jabetza behin-behinekoz hartzen dutenean hasiko da praktikaldi hori.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea eta Kontuen Ganberako idazkari nagusiari eta interesdunei jakinaraz dakiela agintzea, izendatuek deialdiko lanpostuen jabetza har dezaten, zeina behin-behineko izendapen hau jakinarazten denetik hilabeteko epean hartu beharko baita.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 7an.–Jarduneko lehendakaria, José Luis Ezquerro Royo.

Iragarkiaren kodea: F1910505