165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean (kanpoan izateagatik, besteak beste) alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunetan aritzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren esku utzi dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku. Hala izanik, 2019ko abuztuaren 6tik 20ra, biak barne, izanen du eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.

EBAZTEN DUT:

1. Piluka García Castellano lehen alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak 2019ko abuztuaren 6tik 20ra bitarte, biak barne; epe horretan bere gain izanen ditu.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2019ko uztailaren 30ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1910290