165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 33/2015 Dekretua, uztailaren 31koa.

Kontuan harturik Erregelamendu Organikoaren 24. eta 27. artikuluetan ezarritakoa, alkateordeei dagokie, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordeztea hura kanpoan dagoenean, eritasunik badu edota bere eskudantzietan aritzeko ezinean aurkitzen bada.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz.

DEKRETATZEN DUT:

1.–Alkatetzari dagozkion eginkizunak lehen alkateorde Anichu Agüera Anguloren esku uztea, legeriak ezartzen dituen mugekin, 2019eko abuztuaren 5etik 11ra bitartean, biak barne.

2.–Dekretu honen berri ematea udalaren Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran; ukitutako udalkideei jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, alde batera utzi gabe ondorioak izanen dituela sinatzen denetik aurrera.

Tuteran, 2019ko uztailaren 31n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1910289