165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tokiko gobernu batzarrari utzitako eskumenak bereganatzea, “Errekoletoen Komentu zaharreko estalkia eraberritzeko”
obrak adjudikatzeko

8/2019 dekretua, uztailaren 24koa.

Ikusirik komunitateko atalasetik beherako eta tramitazio arrunteko prozedura irekiaren bidez Tafallako “Errekoleten Komentu zaharreko estalkia eraberritzeko” lanen kontratazioaren espedientea (proiektuaren 3. separatan bildua), Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 72. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, prozedura ireki zen.

Ikusirik kontratazio-mahaiak igorritako adjudikazio proposamena, Construcciones Serafín Jurío SLren aldekoa.

Ikusirik tokiko gobernu batzarrari eskumenak eskuordetzeari buruzko Alkatetzaren Dekretua, 2019ko uztailaren 1ekoa; kontuan harturik 2019ko uztailaren 23ko bilkurarako deialdia bertan behera utzi dela eta Hirigintza Zerbitzuen Alorrak uztailaren 23an igorritako presazko izaera justifikatzeko txostena,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatetzak tokiko gobernu batzarrean utzitako eskumenak neureganatzea, “Errekoletoen Komentu zaharreko estalkia eraberritzeko” lanen kontratazioaren espedientea (proiektuaren 3. separatan bildua) adjudikatzeko soilik.

Bigarrena.–Iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan zein webgunean ikusgai jartzea.

Hirugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran.

Laugarrena.–Aldaketek indar hartuko dute ebazpen hau ematen den egunetik.

Tafallan, 2019ko uztailaren 24an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1910272