165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Konpentsazioa bilkuretara joateagatik

Udalbatzak, 2019ko uztailaren 5ean egin bilkura berezian, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 75. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta espedientean Idazkaritzaren eta Kontu-hartzailetzaren txostenak jasota,

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–2019rako, talde politikoentzat honako esleipen hauek ezartzea:

Udalbatzan ordezkaritza duen talde politiko bakoitzari, hileroko zenbateko finkoa, berbera guztiontzat eta 66,24 eurokoa hilero kide bakoitzeko.

Talde bateko ordezkaria edo haren ordezkoa Jarraipen eta Kontrol Batzordera joaten ez bada, zenbateko finko bat kenduko da (22,08 euro kide bakoitzeko eta bilkura bakoitzeko) eta, gehienez ere, 66,24 euro kentzen ahalko dira hilean kide bakoitzeko.

Bigarrena.–Konpentsazio ekonomikoa ezartzea, osoko bilkuretara benetan joan eta hori egiaztatzeagatik (dedikazio esklusibo erabatekorik edo partzialik ez duten zinegotzientzat): 326,21 euro gehienez, hilabetean osoko bilkura batera joateagatik. Hilabete berean bat baino gehiago egiten badira, ez dute konpentsaziorik jasoko.

Kasu berezietan, ezinbertzekoetan hileko osoko bilkura arrunta egitea bertan behera uzten bada eta hori hurrengo hilabetean egiten bada, hori ere osoko bilkura arrunta izanik, modu berean ordainduko da diru konpentsazioa.

Hirugarrena.–Kopuruok urtero eguneratu beharko dira, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeak urte bakoitzean funtzionarioentzat ezartzen duenaren arabera.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, bai eta Tafallako Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian eta ediktu-taulan ere.

Tafallan, 2019ko uztailaren 8an.–Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.

Iragarkiaren kodea: L1909518