165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

35-39/2019 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2018ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2019rako aurrekontu orokor eta bakarrean 35-39/2019 aurrekontu-aldaketak, biak barne, egiteko espedienteak.

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2019ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

35/2019 aldaketa

Kreditu berezia

1.–Gastu goitituak.

0.34202.7 Ekarpena CDTSAri, futbol zelaiko belarrerako: 160.000 euro.

Guztira: 160.000 euro.

Kreditu bereziaren espedientearen finantzaketa

2.–Diru-sarrera goitituak.

0.8 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 160.000 euro.

Guztira: 160.000 euro.

36/2019 aldaketa

Kreditu berezia

1.–Gastu goitituak.

0.23112.6 ELZrako ibilgailua erostea: 9.000 euro.

Guztira, 9.000 euro.

Kreditu bereziaren espedientearen finantzaketa

2.–Diru-sarrera goitituak.

0.8 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 9.000 euro.

Guztira: 9.000 euro.

37/2019 aldaketa

Kreditu berezia

1.–Gastu goitituak.

0.9200.6 Osoko bilkuren aretorako audioa erosi eta instalatzea: 13.600 euro.

Guztira: 13.600 euro.

Kreditu bereziaren espedientearen finantzaketa

2.–Diru-sarrera goitituak.

0.8 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 13.600 euro.

Guztira: 13.600 euro.

38-39/2019 aldaketa

Kreditu berezia

1.–Gastu goitituak.

0.3232.6 Ikastetxe publikoaren 2. solairuko komunak berritzea: 43.200 euro.

Guztira: 43.200 euro.

Kreditu bereziaren espedientearen finantzaketa

2.–Diru-sarrera goitituak.

0.7 NGren dirulaguntza, ikastetxeko komunetarako: 23.200 euro.

0.8 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 20.000 euro.

Guztira: 43.200 euro.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1909047