165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzekoa. Lanpostuaren adjudikazioa eta izendapen proposamena.

Bukatu da Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat betetzeko lekualdatze lehiaketa. Deialdia Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren 2019ko apirilaren 17ko Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2019ko maiatzaren 10eko 56. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta data bereko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Ikusita lehiaketa gainditu duen izangaiak erdietsitako puntuazioak, pasa den uztailaren 30ean kalifikazio epaimahaiak igorritako zerrendaren arabera ordenatuta, eta deialdiko 8. oinarriaren 3. atalean ezarritakoarekin bat, lehendakari honek, bere ahalmen eta eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DU:

Lehena.–Javier Martínez de Estíbariz Ochagavía jaunari adjudikatzea deialdiko lanpostu hutsa, eta hura Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionario izendatzea, sistema informatikoetako erdi mailako teknikari gisa, deialdiko lekualdatze lehiaketan puntu gehien erdietsi duen izangaia baita.

Bigarrena.–Ezartzea interesdunak, deialdiko 9. oinarriaren 1. atalean xedatutakoarekin bat, 10 egun naturaleko epea izanen duela, izendapen-ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina, karguaren jabetza hartzeko. Jabetza adierazitako epean hartzen ez badu, lehiaketako jardunetik sortutako eskubideei uko egiten diela ulertuko da.

Hirugarrena.–Agintzea izendapen-ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta interesdunari jakinaraz dakiola.

Iruñean, 2019ko uztailaren 31n.–Lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.

Iragarkiaren kodea: F1910270