165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Udalaren padel pistak erabiltzeko tasak

Pitillasko Udalak, 2019ko uztailaren 10ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen udalaren padel pistak erabiltzeko tasen aldaketa.

Tasa berriak honakoak dira: 2 euro ordu bakoitzeko, instalazioetako abonatuentzat; 4 euro ordu bakoitzeko, gainontzeko erabiltzaileentzat. Pistetako argia erabiltzeko tasa 4 eurokoa izanen da ordu bakoitzeko, abonatu zein abonatu gabeentzat.

Tasa berriak indarrean jarriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta herriko iragarki-taulan argitaratu ostean.

Pitillasen, 2019ko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L1910249