165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko
Plan Partzialeko L-12 oinarrizko unitatearena.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-ABR-19 (22/US)

“ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-12 oinarrizko unitatearen xehetasun-azterketa hasiera batez onetsi zenetik jendaurreko epea iragan da (JOB, 2019-04-24), 2019ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an, eta ez da haren aurkako alegaziorik izan. 2019ko maiatzaren 16an Iruñerriko Mankomunitateak eman aldeko txostena ikusirik, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-12 oinarrizko unitatearen xehetasun-azterketa, Luis Miguel Pascual Asiainek 2019ko apirilaren 8an tramitera aurkeztua, Metrovacesa SAren izenean, diseinatutako eraikinaren beheko solairuetako garaierak eta goiko solairuetako sestrak zehazteko.

2. Erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta ukitutakoei, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea ere".

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2019ko uztailaren 18an.–Jarduneko alkatea, Ana María Elizalde Urmeneta.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910136