165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Alkateordeen izendapena eta eskumenak eskuordetzea

Honen bidez argitara ematen da Erriberriko Udaleko alkate Maite Garbayo Valenciak xedatu zuela:

Alkatetzak ekainaren 24an eman 419/2019 Ebazpenaren bitartez, honakoak alkateorde izendatzea:

–Lehen alkateorde: Jorge Félix Bacaicoa Beruete.

–Bigarren alkateorde: Ainhoa Gabari Real.

Alkatetzak ekainaren 24an eman 420/2019 Ebazpenaren bitartez, honako eskuordetzak egiten ditu:

–Osasuna eta Ingurumena: Jorge Bacaicoa Berueteren esku.

–Eskubide Sozialak eta Hirigintza: Carmelo Pérez Martínezen esku.

–Kultura, Hezkuntza eta Turismoa: Ainhoa Gabari Realen esku.

–Festak, Gazteria eta Erdi Aroko Jaialdiak: Álvaro Chueca Gómezen esku.

–Kirola: Angélica Reina Echeverriren esku.

–Berdintasuna-LGTBI, Nekazaritza, Industria eta Zerbitzuak: Alejandro Antoñanzas Salvoren esku.

Aipatu eskuordetzak kasu bakoitzean zehaztutako alorrei dagozkien zerbitzuen zuzendaritza eta kudeaketa barne hartzen dituzte, hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmenik gabe.

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46-1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Erriberrin, 2019ko uztailaren 29an.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L1910296