165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, ZO-2.13 eremuan.
Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko maiatzaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 3168. lurzatian eta ZO-2.13 eremu antolatu guztian ezarritako gutxieneko lurzati eraikigarria aldatzeko. Legardi Verano Díaz sustatzaileak aurkeztu zuen, Ricardo Ros Zuasti arkitektoak prestatua. Informazio publikorako dagokion iragarkia argitaratu zen 2019ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 14koan, bai eta Nafarroan editatzen diren bi egunkarietan ere, 2019ko maiatzaren 30ean, eta ikusirik jendaurreko epean ez dela alegaziorik aurkeztu, Udalaren Osoko Bilkurak, 2019ko uztailaren 31n egin bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen aipatu Hiri-jarduketarako plan berezia 2.13 eremu antolatuan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910375