165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Xehetasun-azterketa, UE 6+8 unitateko 6. lurzatian.
Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko uztailaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Mendabiako Udal Planeko 6+8 unitateko 6. lurzatian lerrokadurak eta bolumenen antolaketa zehazteko xehetasun-azterketa, Reformas y Construcciones Lasa SLk sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Mendabian, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910374