165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko eraikingintzarako eta urbanizaziorako ordenantzetan. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen: Mendabiako Udal Plan Orokorraren baitan eraikingintzarako eta urbanizaziorako ordenantzen aldaketa hasiera batean onestea (iragarkia 2019ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 14an).

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onesten da aipatu ordenantza eta osorik argitaratzeko agintzen da, dagozkion ondorioak izan ditzan. Hori guztia, honako honi jarraikiz: maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatzen duen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari.

Mendabian, 2019ko uztailaren 26an.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

ERANSKINA

Udal Plan Orokorra (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1910164