165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da udal bulegoetan ikusgai egonen dela jarraian zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, jarduerak ukitu egiten dituela uste dutenek epe horretan dagozkion alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Sustatzailea: Pikuberri Elkartea. Jarduera: gastronomia elkartea eta ostatua. Kokalekua: Irurtzungo katastroko 2. poligonoko 290. eta 291. lurzatiak.

Irurtzunen, 2019ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1910441