165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

7 eta 8/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2019ko uztailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontuan 7. eta 8. aldaketak egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2019ko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1910243