165. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGOZKUE

Ehiza-barrutia enkantean

Iragiko eta Egozkueko kontzejuek, abuztuaren 12an egin bilkuran, honako hau erabaki zuten: enkantean ateratzea NA-10545 ehiza barrutiaren alokairua, gutun-azal itxien bidez. Iragiko eta Egozkueko kontzejuek osatzen dute ehiza-barruti hori.

Iraupena: 5 denboraldi.

Enkante hori eta horren ondoriozko adjudikazioa ehiza-barrutiko plana behin betiko onestearen menpe daude.

Baldintza-agiria Iragiko eta Egozkueko kontzeju-etxeetan dago kontsultagai.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, hamabost egun natural iragan eta hurrengo larunbateko eguerdiko 12:00etan eginen da enkantea. Proposamenak jarraian zabalduko dira.

Egozkuen, 2019ko abuztuaren 12an.–Kontzejuburua, Iñaki Muñoz Oroz.

Iragarkiaren kodea: L1910767